November 2012 hilabeteko prentsa ahorrak
Euskadiko Kutxak 9.690 euro bildu ditu Elikagaien Bankuarentzat
Euskadiko Kutxa, Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioarekin elkarlanean, kanpaina bat egiten ari da azken hilabeteotan Nafarroako sukurtsaletan, elikagaiak erosteko dirua biltzeko xedez. Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioak saria lortu du Nafarroako Foru Erkidegoan, Karlos, III.a Prestuaren Gurutzea eman baitiote, behartsuenei elikagaiak emanez egiten duen lanagatik. Orobat, Fundazioa partaide duen Elikagaien Bankuen Federazioak Elkartasunaren Asturiasko […]
I Networking Internazionalizazioa
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak eta Mondragon Internacionalek lehen Networkinga egin dute ETE-en internazionalizazio praktikoari buruz. Topaketan lehen mailako hizlariek eta Mondragón Internacionalen nazioarteko 20tik gora delegatuk parte hartu dute. Jardunaldi trinkoa izan da, eta bertan profesional adituek bere jardunbiderik onenak partekatu dituzte, kanpo-merkatuetan bidea nola egin hain zuzen, hitzordura joan ziren 80tik gora enpresarekin. Gainera, […]
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak erraztu egingo du gizarte-ekonomiako enpresen finantzaketa
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak eta CEPESek sinaturiko hitzarmenak, dauden gizarte-ekonomiako enpresei ez ezik, ekintzaileei ere lagunduko die. Gizarte-ekonomiaren patronaleko (CEPES) kide diren elkarte bazkide guztietako enpresak baliatu ahal izango dira hitzarmenaz. Guztira 45.000 enpresa dira, eta 2,4 milioi lagun baino gehiago enplegatzen dituzte. Kooperatibak, lan-sozietateak, mutualitateak, gizarteratze-enpresak, enplegu-zentro bereziak, arrantzale-kofradiak eta desgaitasun-sektoreko elkarteak dira hitzarmenaren […]
450 enpresak parte hartu dute Banka kooperatiboari eta ETE-ei buruzko jardunaldian, Bilbon, internazionalizazioaren gakoak ezagutzeko.
Emilio Ontiveros (AFIko lehendakaria). Txomin Garcia (Euskadiko Kutxako lehendakaria). Jose Luis Bilbao (Bizkaiko ahaldun nagusia). Carlos Martinez (UNACCeko lehendakaria). Julio Gallastegui (Euskadiko Kutxako zuzendari nagusia). Josu Arraiza (Euskadiko Kutxako Enpresen Bankako zuzendaria). Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak eta Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionalak (UNACC) antolaturiko ekitaldia egungo egoera ekonomiko-finantzarioari buruzko eztabaidagunea izan da. 450 pertsona baino gehiago […]
Euskadiko Kutxak egungo krisialdian ez du familia bat bera ere etxea uztera behartu
Euskadiko Kutxak egungo krisialdian ez du familia bat bera ere etxea uztera behartu eta araudi berriak jokabide hori babestea eraakordioa lortzeko aukera handiagoak eskaintzea espero du. Iragan ekainean jakinarazi zuen bezala, entitateak bitartekaritzako barne-protokoloa erabili du azken urteotan, utzarazpenak eragozteko.
Banka Kooperatiboari eta ETE-ei Buruzko Jardunaldia
ETE-en internazionalizaziorantz” da Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionalarekin lankidetzan, Caja Laboral Ipar Kutxak antolaturiko jardunaldi teknikoen izena. Jardunaldia Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da datorren azaroaren 13an. Con este evento, Caja Laboral Ipar Kutxa reafirma su compromiso de asesoramiento especializado a los colectivos de autónomos y empresas. En concreto, se persigue impulsar entre las pymes los procesos […]
Joxe Azurmendi, Eusko Ikaskuntzaren eta Euskadiko Kutxaren 2012ko Humanitateen sariaren irabazlea.
Joxe Azurmendi Otaegui pentsalari eta idazle gipuzkoarrak, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko katedradun emerituak, Eusko Ikaskuntzaren eta Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien 2012ko saria eskuratu du. Sariaren zenbatekoa 20.000 eurokoa da. Joxe Azurmendi Zegaman jaio zen, 1941ko martxoaren 19an. Arantzazuko frantziskotarren ikastetxean ikasi ondoren, ordenan sartu zen. Prestakuntza […]