Prentsa oharrak
Euskadiko Kutxak 9.690 euro bildu ditu Elikagaien Bankuarentzat
Euskadiko Kutxa, Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioarekin elkarlanean, kanpaina bat egiten ari da azken hilabeteotan Nafarroako sukurtsaletan, elikagaiak erosteko dirua biltzeko xedez.
Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioak saria lortu du Nafarroako Foru Erkidegoan, Karlos, III.a Prestuaren Gurutzea eman baitiote, behartsuenei elikagaiak emanez egiten duen lanagatik. Orobat, Fundazioa partaide duen Elikagaien Bankuen Federazioak Elkartasunaren Asturiasko Printze saria lortu du.
Orain arte, 9.690 € bildu dira, Euskadiko Kutxako bezero eta langileen laguntza eskuzabalari esker. Kopuru hori handitzen ari da egunez egun, jasotzen ari diren ekarpenen bidez.
Euskadiko Kutxak erakunde horrekin elkarlanean jarraitzeko asmoa du. Hori dela eta, ekarpenak egiteko kontu korronteak zabalik jarraitzen du. Honako hau da: 3035 0198 69 1980022226.
Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioak eta Euskadiko Kutxak eskerrak eman nahi dizkiete ekarpenak eginez lagundu duten guztiei, haiei esker Fundazioak Nafarroako gizarteari ematen dion zerbitzua eskaintzen jarrai baitezake. Hori dela eta, egungo egoerak guztion laguntza eskatzen duenez, datozen egunetan elkartasunaren aldeko beste ahalegin bat egiteko deia plazaratu nahi dugu.