December 2024 hilabeteko prentsa ahorrak
AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK 2025
LABORAL Kutxak Euskal Autonomia Erkidegoari eta Nafarroako Foru Erkidegoari buruzko 2025erako aurreikuspen ekonomikoak aurkeztu ditu prentsaurrekoan. Ikerketa Departamentuko zuzendari Joseba Madariagak eta Negozioaren Garapen Arloko zuzendari Ibon Urgoitik agerraldia egin dute lehenik Bilbon eta ondoren Iruñean. Azken aurkezpen honetan, Nafarroako Lurralde zuzendari Javier Cortajarenak ere parte hartu du. AURRREIKUSPEN EKONOMIKOAK […]
2024: EAEko familien konfiantzak hobera egin du
EAEko familien konfiantza-indizea neutraltasunera iristen da ia (2024an -4ko batez bestekoa), urtean zehar erregistratutako etengabeko hobekuntza profilari esker eta, batez ere, laugarren hiruhilekoan (-2, +2 puntu). Hala, berreskuratzen ari da pixkanaka pandemiak (2020-2021, -22 eta -6) eta inflazioak (2022-2023, -11 eta -9) asko kaltetu zuten konfiantza. Zein da EAEko familien posizioa beren […]
Euskal enpresen konfiantza baikortasunean mantentzen da
Euskal enpresen konfiantza-indizea 53,6an kokatu da. Hau da, aurreko hiruhilekokoa baino txikiagoa, 55,6koa izan baitzen. Beraz, enpresek ikuspegi baikorra dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2025eko lehen hiruhilekoari begira. Indizearen balioa 50etik gorakoa izateak jarduera hedatzen ari dela adierazten du. Gainera, balioa handiagoa da eurogunean lortutakoa baino (50eko datua lortu zen urrian), eta Estatuan baino zertxobait […]