Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

450 enpresak parte hartu dute Banka kooperatiboari eta ETE-ei buruzko jardunaldian, Bilbon, internazionalizazioaren gakoak ezagutzeko.

Emilio Ontiveros (AFIko lehendakaria).<br /> Txomin Garcia (Euskadiko Kutxako lehendakaria). Jose Luis Bilbao (Bizkaiko ahaldun nagusia). Carlos Martinez (UNACCeko lehendakaria). Julio Gallastegui (Euskadiko Kutxako zuzendari nagusia). Josu Arraiza (Euskadiko Kutxako Enpresen Bankako zuzendaria).
Emilio Ontiveros (AFIko lehendakaria).
Txomin Garcia (Euskadiko Kutxako lehendakaria). Jose Luis Bilbao (Bizkaiko ahaldun nagusia). Carlos Martinez (UNACCeko lehendakaria). Julio Gallastegui (Euskadiko Kutxako zuzendari nagusia). Josu Arraiza (Euskadiko Kutxako Enpresen Bankako zuzendaria).
  • Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak eta Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionalak (UNACC) antolaturiko ekitaldia egungo egoera ekonomiko-finantzarioari buruzko eztabaidagunea izan da.
  • 450 pertsona baino gehiago inguratu dira Bilboko Euskalduna Jauregian izandako enpresa-topaketara, internazionalizazioaren sekretuak ezagutzeko.

Banka kooperatiboari eta ETE-ei” buruzko jardunaldiak honako izenburu hau izan du: ETE-en internazionalizazioa helburu. Gai hori hizpide harturik, enpresen artean kanpora irteteko bideak bultzatu nahi izan dituzte parte-hartzaileek. Nazioarteko ibilbideari ekin dioten enpresen adibideak ezagutzeaz gain, jauzi hori emateko alderdi teknikoetan ere sakondu dute jardunaldian.

Ekitaldiaren inaugurazioan Iñaki Azkuna Bilboko alkatea, Marta de Castro UNACCeko idazkaria eta Julio Gallastegui Euskadiko Kutxako zuzendari nagusia aritu dira.

Josu Ugarte Mondragon Internacionaleko lehendakariak ere bere esperientzia eskaini du topaketan, Mondragon Taldeari buruzko ikuspegia emanez. Internazionalizazioa negozioen lehiakortasun globala lortzeko funtsezko eragilea dela sinetsirik, mundu zabalean hedatzeko gai izan da Mondragon Taldea.

Mahai-inguruan, euskal ETE-ek kanpora irtetean izandako esperientzia zehatzak aztertu dituzte parte-hartzaileek.

Mahai-inguruaren aurkezlea Juan Maria Gastaca El Pais egunkariaren ordezkaria izan da, eta parte-hartzaileak German Ormazabal Ikusiko zuzendari nagusia, Oscar Urdangarin Danobatgroup-eko zuzendari nagusia eta Carlos Pujana Izar Cutting Tools-eko eta ASLEko lehendakaria. Horiek guztiek ordezkatzen dituzten enpresen internazionalizazio-prozesuaren gaineko ikuspegiak eta bizipenak azaldu dituzte.

Jardunaldiko azken hitzaldia Emilio Ontiveros Analistas Financieros Internacionales (AFI) kontsultoretza-enpresako lehendakari eta sortzaileak eskaini du, banka-sistemaren eta suspertze ekonomikoaren gakoak aztergai hartuta. Iraganeko hutsak gogora ekarri ondoren, hazkunde eutsia lortzeko baldintzak aipatu ditu.

Carlos Martinez UNACCeko lehendakariak, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Txomin Garcia Euskadiko Kutxa Ipar Kutxako lehendakariak amaiera eman diote Banka Kooperatiboari eta ETE-ei buruzko jardunaldiari. Txomin Garciak internazionalizazioaren aldeko apustua berretsi du:
“Euskadiko Kutxa Ipar Kutxa nazioarteko bokazioa duten enpresen ondoan dago eta egongo da. ETE-en aliatua izan nahi dugu prozesu horretan, enpresen etorkizunean parte hartu nahi dugu dauden lekuan daudela, azken batean enpresek ematen baitiote balioa gure gizartearen geroari”.