June 2012 hilabeteko prentsa ahorrak
EUSKADIKO KUTXAKO ETA IPAR KUTXAKO BATZARREK BAT EGITEKO PROPOSAMENA ONARTU DUTE
Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako Batzar Nagusiak gaur egin dira Vitoria-Gasteizen eta Bilbon, hurrenez hurren. Bi Batzarrek Kontseilu Errektoreen proposamena onartu dute: bi Entitateek bat egitea eta kreditu-kooperatiba bateratua sortzea. Funtsezko aurrerapausoa izango da, hasieratik erabateko bateratasun-giroa ezaugarri izan duen prozesuan urratsak ematen jarraitzeko. Martxoaren 20an, elkarrizketa formalei ekin zitzaiela jakinarazi genuen, eta, ordutik, […]
Alokabideko alokairu sozialeko etxebizitzak berritzea finantzatuko du Euskadiko Kutxak.
Etxebizitzen jabeek lehentasunezko finantzaketa jasoko dute beren etxebizitzak berritzeko. Alokabideren (Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren mendeko enpresa publikoaren) azken helburua, etxebizitzak sustatzea eta birgaitzea da, ondoren alokatzeko. Enpresa publiko hori Euskadiko Kutxarekin akordio batera heldu da alokairu sozialeko programako etxebizitzetan beharrezko berritze-lanak egiteko. Alokabideren programak, egun, 5.000 etxebizitza inguru ditu alokairu-erregimenean, […]
Euskadiko Kutxa lehen finantza-entitatea da mugikorrerako aplikazioak euskaraz eskaintzen
Dagoeneko 40.000 bezerok erabiltzen dute telefono mugikorraren bidezko banka-zerbitzua Internet bidezko banka sendotu egin da azken urteotan. Gaur egun, harremanetarako bide bereizia da, bai gizabanakoentzat bai enpresentzat, eta 225.000 erabiltzaile baino gehiago ditu. Euskadiko Kutxak 1997. urtean jarri zuen abian CLNet zerbitzua. Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten finantza-entitateetan lehena izan zen zerbitzu hori eskaintzen. Horren […]
Datu-orriaren amaiera Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak 189 enpresa berri martxan jartzen lagundu zuen 2011n
Garai zaila Aldaketa-garaia da, aldaketa zorabiagarrien sasoia, eta, bizirautekotan, ideiarik onenak, egokitzeko eta berritzeko gaitasunik handienak eta, batez ere, pertsonen baldintza gabeko inplikazioa mahaigaineratu behar dituzte enpresek. Testuinguru horretan, aurreko ekitaldian bilakaera negatiboa izan du langabezia-tasak. Euskal Autonomia Erkidegoan -Eustat, 2011ko abendua-, % 11,2ra jaitsi da (Bizkaian % 14,2ra, Gipuzkoan % 8ra eta Araban % […]
Euskadiko Kutxak eta Eusko Jaurlaritzak Hipoteka Bitartekaritzako Zerbitzua sinatu dute
Kooperatibak bitartekaritzako barne-protokoloa erabiltzen du duela zenbait urtez geroztik, etxe-utzarazpenik ez gertatzeko Euskadiko Kutxak lehen etxebizitzen hipoteketan % 1,59ko berankortasun-indizea du, sektoreko batez bestekoa baino txikiagoa Euskadiko Kutxak Hipoteka Bitartekaritzako Zerbitzua sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin, horren edukia finantza-entitatearen ohiko jokabidearekin bat datorrelako uste osoarekin: bezeroen zorrak birfinantzatzea lehenestea, bestelako neurriak hartu aurretik. […]
Joxe Azurmendi: Eusko Ikaskuntza — Euskadiko Kutxa 2012 Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien sariaren epaitza
Eusko Ikaskuntza – Euskadiko Kutxa saria, 1995ean sortu zen, Euskal Herriko Humanitate, Kultura, Arteak, eta Gizarte Zientzien alorrean, zentzu zabalenean, curriculum nabarmeneko jardunean ari diren pertsonak saritzeko. Saritutako pertsonaren lanaren osotasunak Euskal Herriaren kulturaren garapenean lagundu behar izan du.
Euskadiko Kutxak 5.000 landare banatuko ditu bere bezeroen artean
Aurtengo urtarrilean, Vitoria-Gasteiz Green Capital-ek sustaturiko Itun Berdearekin bat egin zuen Euskadiko Kutxak. Hortaz, ingurumenarekiko enpresa arduratsu izendatu gintuzten. Gure entitateak ingurumenarekin hartua duen konpromisoa aintzakotzat hartu zuen bereizgarri horrek. Konpromisoa arlo horretako jarduera guztietara eraman dugu azken 11 urteotan, bai barrura begira, hots, bazkide bakoitzak bere lanpostuan, baita bezeroekin egindako gestioan ere. […]