Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxak 5.000 landare banatuko ditu bere bezeroen artean

 european-green-capital-logo1

 

Aurtengo urtarrilean, Vitoria-Gasteiz Green Capital-ek sustaturiko Itun Berdearekin bat egin zuen Euskadiko Kutxak. Hortaz, ingurumenarekiko enpresa arduratsu izendatu gintuzten.

Gure entitateak ingurumenarekin hartua duen konpromisoa aintzakotzat hartu zuen bereizgarri horrek. Konpromisoa arlo horretako jarduera guztietara eraman dugu azken 11 urteotan, bai barrura begira, hots, bazkide bakoitzak bere lanpostuan, baita bezeroekin egindako gestioan ere.

Adibide gisa, esan dezakegu 217.000 bezerok baino gehiagok beren kontu-mugimenduei buruzko informazioa Postamail zerbitzuaren bidez jasotzen dutela, paper-euskarrian jaso beharrean.

Vitoria-Gasteiz Green Capital 2012 programaren barruan aurreikusitako ekimenak bultzatzeko xedez, Euskadiko Kutxak 14 espezietako 5.000 landare banatuko ditu bere bezeroen artean.

Asteartetik, ekainaren 5etik, hasita, 5.000 landare horiek Gasteizko bezeroen artean banatu eta laguntza eskatuko diegu kimuak urriaren 20ra arte bizirik mantentzeko. Egun horretan, herritar guztiei zuhaixkak landatzeko deia egingo diegu, Gasteizko Udalarekin elkarlanean Salburuko Eraztun Berdean gauzatuko den ekitaldian.

Mila berrehun eta berrogeita hamar haritz-adaxka (Quercos Robur), zazpiehun eta berrogeita hamar astigar-adaxka, elorri zuriak, lizarrak, elorri beltzak, intsusa beltzak, alezuriak… norbaitek hartu eta zaintzeko zain daude.

Bestalde, maiatzean, Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko (EGE) txostenen arautzaile nagusiak, GRI-Global Reporting Initiativek, goreneko kalifikazioa eman digu: A. Kalifikazio hori berretsi egin du AENORek ere (Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkarteak), A+ emanda.