Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Alokabideko alokairu sozialeko etxebizitzak berritzea finantzatuko du Euskadiko Kutxak.

 

  • Etxebizitzen jabeek lehentasunezko finantzaketa jasoko dute beren etxebizitzak berritzeko.

Alokabideren (Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren mendeko enpresa publikoaren) azken helburua, etxebizitzak sustatzea eta birgaitzea da, ondoren alokatzeko.

Enpresa publiko hori Euskadiko Kutxarekin akordio batera heldu da alokairu sozialeko programako etxebizitzetan beharrezko berritze-lanak egiteko.

Alokabideren programak, egun, 5.000 etxebizitza inguru ditu alokairu-erregimenean, eta finkaturiko helburua 6.000 etxebizitza izatea da.

Programan sartu nahi diren etxebizitza gehienek berritze-lanak behar dituzte. Ohiko jardutea hau da: egin beharreko eraberritzearen zenbatekoa aurreratzea eta usufruktu-kontratua indarrean sartu ondorengo hasierako hilabeteetan jabeak errenten bitartez berreskuratzea. Kontratuaren iraunaldia gutxienez 5 urtekoa izaten da.

Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona eta familia askok oso egoera zailari egin behar diote aurre, eta Euskadiko Kutxak, bere balio kooperatiboei leial, Eusko Jaurlaritzari aipaturiko helburua lortzen lagundu nahi dio. Horregatik, jabeek egin nahi dituzten beharrezko eraberritze-lanak finantzatzeko konpromisoa hartu du.

Etxebizitza huts bat (hau da, kontratua sinatzean gutxienez okupatzaile gabe 9 hilabete daramatzan etxebizitza bat) duen eta bere etxebizitza programa horretan sartu nahi duen edozein jaberi, baldin eta etxebizitza programan sartzeko berritze-lanen bat egin behar badu, Euskadiko Kutxak kreditu bat emango dio lan horiek finantzatzeko.

Hitzarmenari heltzen dioten etxebizitzen jabeek baldintza abantailatsuetan finantzazioa izatea da Euskadiko Kutxarekin sinaturiko hitzarmen horren azken helburua.