May 2008 hilabeteko prentsa ahorrak
Euskadiko Kutxak hilero 100.000 mezu inguru bidaltzen dizkie bezeroei
Telefonia mugikorrak hazten jarraitzen du, erabiltzaileen kopuruari eta prestazioei dagokienez. Prestazio berrien artean mugikorretako alerten zerbitzua dago. Indartsu dago gainera, eta zerbitzu horri esker, kontratatu duen bezeroa etengabe dago informatuta bere mugikorrean jasotzen dituen SMS mezuen bidez. Euskadiko Kutxak hilero 117.000 mezu inguru bidaltzen dizkie bezeroei. Entitateak 85.000 bezeroko zorroa du mugikorretako alerten CLMugikorra Zerbitzuan […]
Euskadiko Kutxak 50.000 MAX kontu baino gehiago ireki ditu
Euskadiko Kutxak iragan urtarrilean ekin zion “Max Kontuak” merkaturatzeari. Erabateko eskuragarritasuna, komisiorik ez eta, hasieran, % 5eko interes berezia eskaintzen ditu kontuak. Orain arte, entitateak horrelako 52.000 kontu ireki ditu dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroaren eremuan. Produktu berria ezagutarazteko, entitateak Andoni Agirregomezkorta, “Vaya Semanita” telebistako programan diharduen aktore ezaguna kontratatu du. Euskadiko Kutxaren iritziz, […]
Euskadiko Kutxa-Enpresak antolatutako Golf Lehiaketa
Joan den ostiralean, maiatzaren 23an, Euskadiko Kutxa-Enpresak antolatutako lehen Golf Lehiaketa egin zuten Larrabean, Gasteizen. Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako 74 enpresarik hartu zuten parte. Euskadiko Kutxako Zuzendariorde Nagusiak, Josu Arraizak, eman zizkien sariak bi mailetako irabazleei. Batetik, 17,4rainoko handicapen mailako irabazlea Koldo Andikoetxea izan zen, eta bigarren postuan Gonzalo Retana geratu zen. Bestetik, 17,5tik […]
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Gaztempresa Fundazioak lankidetza-hitzarmena berritu dute
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Gaztempresa Fundazioak (Euskadiko Kutxako gizarte-proiektua) lankidetza-hitzarmena berritu dute, enpresa-ekimen berriak bultzatu eta kalitateko lanpostuak sortzeko helburuz. 2007ko jarduerari buruzko datuak Bi erakundeek sinaturiko hitzarmena bosgarrena da. Haren helburua enplegua sortu eta irautea erraztuko duten ekimenak eta ekintzak bultzatzea da, batez ere gazteen artean, baina baita laneratzeko eta gizarteratzeko […]
Volkswagen – Euskadiko Kutxa hitzarmena
Volkswagen eta Euskadiko Kutxaren artean hitzarmena erdietsi da Euskadiko Kutxako bezeroek % 15eko beherapena izan dezaten marka horretako auto-gama zabala erosterakoan. Sustapen honetako beherapenari esker, ibilgailuaren erosleak 7.000 eurotik gora aurreztu ditzake. Hitzarmena uztailaren 31ra arte egongo da indarrean Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Valladoliden eta Zaragozan. Gainera, Euskadiko Kutxak ibilgailuaren erosketa finantzatuko du lehentasunezko baldintzetan. […]
Euskal Herria – Bihotz Solidarioa
“EUSKAL HERRIA, BIHOTZ SOLIDARIOA” proiektua hainbat ekimenez osatuta sortu da. Haien helburuak honako hauek dira: Irabazi asmorik gabeko elkarteen arazoak ezagutaraztea. Euskal gizarte-erakundeek egoera ahuleko taldeekin egindako lana sustatu eta hedatzea. Gizartea kontzientziatu eta sentsibilizatzea (edonork lagundu dezake eta edonor egon daiteke inoiz laguntza beharrean). Arabako eta Bizkaiko gizarte-erakundeek sustatutako gizarte-proiektuak (irabazi asmorik gabeak) finantzatzea. […]
Valladolideko Unibertsitate eta Schola Fundazio Sariak
Unibertsitatearekiko Konpromisoaren Sariak iragan maiatzaren 9an banatu ziren. Sari horien antolatzaileak Schola Fundazioa eta UVAko (Valladolideko Unibertsitatea) Kontseilu Soziala dira, Gaztela eta Leoneko Unibertsitate Zuzendaritza Nagusiak lagunduta eta Euskadiko Kutxak babestuta. Valladolideko Unibertsitateko edozein campusetako zentroetan diharduten ikasleek Unibertsitatearekin duten konpromiso soziala saritzea da ekimenaren helburua. Konpromiso sozialaren esanahia ikasleak unibertsitate-erakundearekin duen inplikazioa da. Inplikazio […]
Ideactiva 2008
Euskadiko Kutxak, Gaztempresa programaren bitartez, eta Nafarroako Gobernuak, CEIN sozietate publikoaren bitartez, Ideactiva 2008 lehiaketarako deialdia ireki dute, enpresa-proiektu berritzaileren bat sortu duten 35 urtez beherako ekintzaileei zuzendua. Edizio berri horren aurkezpenean, Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari José Mª Roig-ek, Euskadiko Kutxaren Nafarroako eskualde-zuzendari Alfonso Garciak eta CEINeko zuzendari Carmen Lezak hartu dute […]
Elkartasunari Navarra saria, 7. edizioa
Mama Samateh-ek eta Adriana Kaplan-ek, Wassu Gambia Kafo GKEren ordezkari gisa, Elkartasunari Nazioarteko zazpigarren Nafarroa Saria jaso zuten, Nafarroako Gobernuko lehendakari Miguel Sanzen eta Euskadiko Kutxako lehendakari Juan Mª Otaeguiren eskutik, emakumezkoen genitalen mutilazioaren aurka eginiko lanagatik. Sariak, bi entitateek batera eratua eta 30.000 eurorekin hornitua, pertsonek eta entitateek gizarte-sektorerik eta herririk pobreenen alde buruturiko […]