Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Valladolideko Unibertsitate eta Schola Fundazio Sariak

Unibertsitatearekiko Konpromisoaren Sariak iragan maiatzaren 9an banatu ziren. Sari horien antolatzaileak Schola Fundazioa eta UVAko (Valladolideko Unibertsitatea) Kontseilu Soziala dira, Gaztela eta Leoneko Unibertsitate Zuzendaritza Nagusiak lagunduta eta Euskadiko Kutxak babestuta.

Valladolideko Unibertsitateko edozein campusetako zentroetan diharduten ikasleek Unibertsitatearekin duten konpromiso soziala saritzea da ekimenaren helburua.

Konpromiso sozialaren esanahia ikasleak unibertsitate-erakundearekin duen inplikazioa da. Inplikazio horren isla, emaitza akademikoez gain, Unibertsitatean antolatutako edozein jardueratan parte-hartzea da, dela jarduera soziokulturala, kirol-alorrekoa, akademikoa, profesionala, ordezkapenezkoa, gestioari lotutakoa, etab.

Guztira bost sari dira, beste horrenbeste ezagutza-arlori dagozkienak. Honako hauek dira arloak:

  • Osasun Zientziak
  • Lege eta Gizarte Zientziak
  • Giza eta Hezkuntza Zientziak
  • Zientzia Esperimentalak
  • Arkitektura eta Ingeniaritza

Oraingoan, bost saridunez gain, bi akzesit ere banatu dira.