Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Ideactiva 2008

Euskadiko Kutxak, Gaztempresa programaren bitartez, eta Nafarroako Gobernuak, CEIN sozietate publikoaren bitartez, Ideactiva 2008 lehiaketarako deialdia ireki dute, enpresa-proiektu berritzaileren bat sortu duten 35 urtez beherako ekintzaileei zuzendua.

Edizio berri horren aurkezpenean, Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari José Mª Roig-ek, Euskadiko Kutxaren Nafarroako eskualde-zuzendari Alfonso Garciak eta CEINeko zuzendari Carmen Lezak hartu dute parte.

Lehiaketak -aurtengoa hamabigarren edizioa da- hiru atal ditu: Enpresa Proiektu Onenari saria, 10.000 eurokoa; Negozio Ideia Onenari saria, 6.000 eurokoa; eta Unibertsitate-alorreko Negozio Ideia Onenari saria, 1.000 eurokoa.