Prentsa oharrak
Euskadiko Kutxak 50.000 MAX kontu baino gehiago ireki ditu
Euskadiko Kutxak iragan urtarrilean ekin zion “Max Kontuak” merkaturatzeari. Erabateko eskuragarritasuna, komisiorik ez eta, hasieran, % 5eko interes berezia eskaintzen ditu kontuak.
Orain arte, entitateak horrelako 52.000 kontu ireki ditu dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroaren eremuan.
Produktu berria ezagutarazteko, entitateak Andoni Agirregomezkorta, “Vaya Semanita” telebistako programan diharduen aktore ezaguna kontratatu du.
Euskadiko Kutxaren iritziz, produktuaren nabaritasunari eta kontratazioari buruz egindako aurreikuspen guztiak gainditu egin dira. Izan ere, entitateak aurreikusi baino identifikazio eta onespen handiagoak lortu ditu produktu berriak gizartean. Hori dela eta, hurrengo hiruhilekoari begira, pasiboa bereganatzeko erreferentziako produktuetako bat izango da.
Lurraldez lurralde aztertuta, erakundeak bakoitzean duen penetrazioaren eta presentziaren araberakoak izan dira produktu berriak lortutako emaitzak.