Tag Archives: konfiantza-indizeak
Enpresek ikuspegi baikorragoa dute bigarren hiruhilekoari begira
Konfiantza-indizeak 49,8ko balioa adierazi du. Hau da, aurreko hiruhilekokoa baino handiagoa (45,9koa izan baitzen). Beraz, enpresek ikuspegi baikorragoa dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2024ko bigarren hiruhilekoari begira. Gainera, indizearen balioa 50etik hurbil egoteak jardueraren nolabaiteko egonkortasuna adierazten du. Balioa beste eremu geografiko interesgarri batzuetan lortutakoaren antzekoa da. Espainian, esaterako, 53,9ko datua lortu zen otsailean, eta […]
EAEko familiek ezkortasun txikiagoarekin amaitu dute 2023a
Urteko laugarren hiruhilekoan apur bat hobetu da EAEko familien konfiantza, baina oraindik ere balio negatibotan (-9) dago, eta urteko datua (-9) 2022koaren antzekoa da (-11). Zer iritzi dute EAEko familiek datozen hamabi hilabeteetako bilakaera sozioekonomiko orokorrari buruz? EAEko familien ezkortasuna txikiagoa da Estatuko (-20), EB-27ko (-18), Frantziako (-15), Alemaniako (-16) edo […]
Enpresek ikuspegi ezkorra mantentzen dute
Konfiantza-indizea 45,9an kokatu da. Hau da, aurreko hiruhilekokoa baino txikiagoa (49,5ekoa izan baitzen). Beraz, enpresek ikuspegi ezkorrarekin jarraitzen dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2024ko lehen hiruhilekoari begira. Gainera, indizearen balioa 50etik behera dagoenez, jarduera uzkurtze-eremuan dago, eta beste eremu geografiko interesgarri batzuetan lortutakoaren antzekoa da. Espainian, esaterako, 46,3ko datua lortu zen azaroan, eta eurogunean, 44,2koa, hil […]
Enpresen konfiantza gelditu egin da
Konfiantza-indizearen emaitza 49,5an kokatu da. Beraz, aurreko hiruhilekoaren antzeko balioa lortu da (49). Horrek esan nahi du enpresek ekonomiaren bilakaerari buruz duten ikuspegia neutroa dela, 2023ko laugarren hiruhilekoari begira. Indizea 50 puntu inguruan egoteak geldialdia adierazten du. Datu hori oso antzekoa da beste esparru geografiko interesgarri batzuetan, hala nola Espainian eta eurogunean, lortutakoekin (iraileko datua, […]
EAEko familiak ezkorragoak dira
EAEko familien konfiantzak okerrera egin du hirugarren hiruhilekoan, urteko baliorik negatiboena erregistratuz (-13). Hala, behin behineko urteko emaitza (-10) 2022an lortutakoaren antzekoa da (-11), eta, ziurrenik, okerrera egingo du, laugarren hiruhilekoan ez baita hobekuntza nabarmenik aurreikusten, metatutako galera lehengoratzeko. Zer iritzi dute EAEko familiek datozen hamabi hilabeteetako bilakaera sozioekonomiko orokorrari buruz? EAEko […]
EAEko familien konfiantza, hobekuntza-bidean
EAEko familien konfiantzak 2023ko lehen hiruhilekoan hasitako susperraldia berresten du, hobekuntza txiki batekin (+2 puntu), eta, familien konfiantza ez da hain negatiboa izan (-9tik -7ra). Hala, EAEko familien konfiantza-indizea 2022an zehar erregistratutako ezkortasunetik urruntzen da, eta 2023ko bigarren seihilekoa balio neutroetara edo positiboetara (baikortasuna) bideratzen da. Zer iritzi dute EAEko familiek datozen hamabi […]
EUSKAL ENPRESEN KONFIANTZAREN NARRIADURA ARINA
2023ko hirugarren hiruhilekorako konfiantza-indizearen emaitza 49 da, eta jaitsi egin da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (52,7) 50etik beherako balioak esan nahi du uzkurtze-eremuan dagoela, eta beste eremu batzuetarako lortutako balioak baino txikiagoa da, hala nola Espainiarako (apirileko datua: 56,3) edo eurogunerako (apirileko datua: 54,1) Enpresen konfiantza: 2023ko 3. hiruhilekoa from LABORAL Kutxa
EAEko familiek ezkortasun txikiagoarekin hasi dute 2023a
2023ko lehen hiruhilekoan, EAEko familien konfiantzak balio negatiboetan jarraitzen du (-9), haien zuhurtasuna eta ezkortasuna agerian utziz. Hala ere, euskal kontsumitzailearen konfiantza-indizeak hobera egin du, eta dagoeneko ez da 2022ko hirugarren hiruhilekoan (-22) eta laugarren hiruhilekoan (-23) bezain negatiboa. Zer iritzi dute EAEko familiek datozen hamabi hilabeteetako bilakaera sozioekonomiko orokorrari buruz? Estatuko (-23), […]
EUSKAL ENPRESEK BAIKORTASUN ARINA ERAKUTSI DUTE
EAEko enpresen konfiantza 52,7koa da bigarren hiruhilekoari begira, eta gora egin du aurreko hiruhilekoaren aldean (46) Indizearen balioa 50etik gorakoa izateak esan nahi du hedapen-eremuan dagoela, eta Espainiarako (urtarrileko datua: 51,6) edo eurogunerako (urtarrileko datua: 50,3) lortutako balioen antzekoa da https://korporatiboa.laboralkutxa.com/src/uploads/2023/03/Enpresen-Konfiantza-2023-2Hiruhil.pdf Enpresen Konfiantza: 2023ko 2. hiruhilekoa de LABORAL Kutxa
EAEko familiek ezkortasunari eusten diote
Laugarren hiruhilekoan, EAEko familien konfiantza-indizeak balio negatiboetan jarraitzen du, eta bere ezkortasuna islatzen du, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta okerrera egiten ez badu ere, urtearen hasierako baikortasunetik aldentzen baita. 2022ko balantzea (batez bestekoa) negatiboa da (-11), 2021eko emaitza (-6) okertuz, baina 2020ko salbuespenezko ezkortasunera iritsi gabe (-22). Zer iritzi dute EAEko familiek datozen hamabi hilabeteetako […]