Prentsa oharrak
Enpresen konfiantza gelditu egin da
Konfiantza-indizearen emaitza 49,5an kokatu da. Beraz, aurreko hiruhilekoaren antzeko balioa lortu da (49). Horrek esan nahi du enpresek ekonomiaren bilakaerari buruz duten ikuspegia neutroa dela, 2023ko laugarren hiruhilekoari begira. Indizea 50 puntu inguruan egoteak geldialdia adierazten du. Datu hori oso antzekoa da beste esparru geografiko interesgarri batzuetan, hala nola Espainian eta eurogunean, lortutakoekin (iraileko datua, hurrenez hurren: 50,1 eta 47,2).