Tag Archives: finantza entitateak
TXOMIN GARCÍA: «GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUEK JARRAIBIDE BAT ADIERAZTEN DUTE, ETA GUK, GURE JATORRIARI ESKER, BIDEAREN ZATI BAT EGIN DUGU JADA»
Batzarrak berretsi egin ditu 2021eko ekitaldiko gestioa eta urteko kontuak: LABORAL Kutxak 108,8 milioi euro irabazi ditu eta kaudimenaren alorreko lidergoari eutsi dio, % 21,81eko CET1 ratioarekin Xabier Egibar: «Indar handia egingo dugu geure bezeroei digitalizazio-prozesuan laguntzeko, eta, helburu horrekin, aukerarik onenak eskainiko dizkiegu» LABORAL Kutxaren bulego-eredu berria espazio multikanal eta jasangarria da, non pertsonek elkarri […]
LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE LABORAL KUTXAK ETA FIARE BANCA ETICAK
Esparru-akordio bat izenpetu dute bi erakundeek, partekatzen dituzten balioak oinarri hartuta lankidetzari ekiteko Arrasate, 2017ko ekainaren 14a.–Esparru-hitzarmen bat izenpetu dute Fiare Banca Eticak (Espainiako Banca Eticaren bulegoak) eta LABORAL Kutxak, lankidetzari ekiteko partekatzen dituzten balioak oinarri hartuta, hau da, kooperatibismoa eta kreditua baliatzea herritarren zerbitzurako ekonomia erreala garatzeko tresna gisara. Bi erakundeon iritziz, […]
LABORAL KUTXAK ETA OINARRIK FINANTZAKETA MODU BERRIA JARRI DUTE ENPRESA TXIKIEN ETA AUTONOMOEN ESKURA: OINARRI – LABORAL KUTXA EXPRESS
LABORAL Kutxaren sistema esklusiboarekin 2 egunetara murriztuko da OINARRIren abala duten eragiketak sinatzeko epea, gainerako finantza-erakundeetan 21 egunekoa izan ohi den epea Bezeroa LABORAL Kutxarekin bakarrik arituko da harremanetan, entitateak leihatila bakar moduan egingo baitu lan OINARRI – LABORAL Kutxa EXPRESS formulak 150.000 eurorainoko eragiketak hartuko ditu, eta amortizatzeko gehienezko epea 10 urtekoa […]
LABORAL Kutxaren komunikatua
Arrasate, 2015eko martxoaren 23a “Antsoaingo kasua” dela-eta plazaratu diren informazioei erantzuteko, eta LABORAL Kutxari zoritxarreko gertaera horretan egotzi zaion erantzukizunari buruz, Entitateak honako hau jakinarazi nahi du: Lehenik, bihotz-bihotzez sentitzen dugu Mirenen heriotza eta bere senide eta lagunei gure doluminak helarazi nahi dizkiegu, gure Erakundearen eta hori osatzen dugun pertsona guztien izenean. Bigarrenik, gure Entitateak […]
Eguneroko kudeaketa ekonomikorako ezinbestekoak diren doako bost app
LABORAL Kutxak mugikorretan eta tabletetan instalatzeko finantza arloko app onenak gomendatzen ditu 22 milioi espainiar app-en erabiltzaile aktiboak dira eta egunero lau milioi aplikazio deskargatzen dira mugikorretarako. Aurrerapen teknologikoak direla eta, finantza-sektoreak kontsumitzaileen ohitura berrietara egokitu behar izan ditu bere produktuak eta zerbitzuak. LABORAL Kutxak CLNet Mugikorra zerbitzua erabili ahal izateko bezeroen sarbide-aplikazioa eguneratu du; […]
LABORAL Kutxaren Ba1 kalifikazioa berretsi egin du Moody´s-ek
LABORAL Kutxaren kalifikazioak beherantz zuzentzeko uztailaren 19an hasitako prozesua amaitu egin du Moody’s kalifikazio-agentziak, eta LABORAL Kutxak epe luzeko ratingari (Ba1) eta finantza-sendotasunaren ratingari (D) eutsi egin dio. Kalifikazioak berresteak agerian utzi du, alde batetik, LABORAL Kutxaren aktiboen kalitatearen bilakaera 2013ko bigarren hiruhilekoan, sektorearen batez bestekoa baino askoz narriadura txikiagoa izan baitute; eta bestetik, Espainiako […]