Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Eguneroko kudeaketa ekonomikorako ezinbestekoak diren doako bost app

LABORAL Kutxak mugikorretan eta tabletetan instalatzeko finantza arloko app onenak gomendatzen ditu

  • 22 milioi espainiar app-en erabiltzaile aktiboak dira eta egunero lau milioi aplikazio deskargatzen dira mugikorretarako.
  • Aurrerapen teknologikoak direla eta, finantza-sektoreak kontsumitzaileen ohitura berrietara egokitu behar izan ditu bere produktuak eta zerbitzuak.
  • LABORAL Kutxak CLNet Mugikorra zerbitzua erabili ahal izateko bezeroen sarbide-aplikazioa eguneratu du; bankuarekin zuzenean eta berehala harremanetan jartzeko zerbitzua.

 

2013ko azaroaren 14a. Smartphone mugikorrak erabiltzaileen “neurrira” egindako gailu bihurtu dira aplikazio berriei esker. Gailu horientzako App erabilgarrien gaur egungo eskaintza askotarikoa da: tren-ordutegiak kontrolatzeko eta jatetxeetan erreserbak egiteko tresnak, mendekotasuna sortzen duten “Candy Crush” gisako jolasak, erosketak online egiteko eta kontuak ordaindu nahiz bankuarekin eragiketak egiteko erremintak eta abar.

Gaur egun, app horiek erabiltzen dituzten 22 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago daude eta mugikor nahiz tabletetarako lau milioi aplikazio deskargatzen dira egunero, The App Date guneak urtero lantzen duen ‘Espainiako app-ei buruzko hirugarren txostenaren’ arabera. Merkatuaren gaur egungo egoera ez da oharkabean igaro beren produktuak eta zerbitzuak kontsumitzaileen ohitura berrietara egokitu dituzten enpresentzat.

Finantza-entitateak joera berrietara egokitu dira

Etxeko gastuaren kontrola, erosketa seguruak eta sinpleak, burtsari buruzko informazioa segundo bakar batean eta zure aukeretara egokituta… horiek finantza arloko APPek eskaintzen dituzten zerbitzu amaigabeetako batzuk besterik ez dira. LABORAL Kutxaren kasuan, kanal berrien garapena ?sinpleagoak eta seguruagoak? bere nortasun-zeinuetako bat da. Bezeroek momentuan bertan eta mugikorretik kudeatu nahi dute beren finantza-egoera. Hainbat hizkuntzatan eskaintzen den eta zerbitzu aurreratuak dituen CLNet app eta Aplazapagos horien adibide garbiak dira.

Merkatuan dauden aukera guztien artean app egokiena hautatzea oso pertsonala da. Dena den, LABORAL Kutxak bost app hauek gomendatzen ditu gastuen jarraipena egiteko, kontuak kontsultatzeko, ordainketak eta transferentziak egiteko, eta kotizazioak denbora errealean berrikusteko, besteak beste. Azken finean, horiek gure finantza pertsonalak hobeto kudeatzeko doako aplikazioak dira.

 Lbaoral Kutxako doako bost app

  1. 1. CLNet Mugikorra. LABORAL Kutxaren online Banku-zerbitzua da eta edozein mugikorretik kontuak kontsultatu edo eragiketak egiteko diseinu hobetua du, horretarako CLNet zerbitzuaren gako berak erabiliz. Hilabete honetatik aurrera, zerbitzuak Ipar Kutxako bezeroak hartuko ditu barne eta DISPON maileguak eskatzeko aukera eskainiko du, Laboral Kutxaren berehalako kreditua, momentuan bertan eskuratu daitekeena, paperik aurkeztu eta azalpenik eman gabe. Doako aplikazio honek burtsari buruzko informazioa eskaintzen du, baita gure sukurtsalak kokatzeko nahiz gurekin harremanetan jartzeko aukera ere. Aplikazioaren hizkuntza erabilgarriak: gaztelania eta euskara.

 

  1. 2. Paypal finantza-aplikazio ezagunenetako bat da. Erabiltzaileen arteko transferentziak egiteko edo Internet bidezko ordainketaren bat eskatzeko erabiltzen da, finantza-informazioa hartzailearekin partekatu beharrik izan gabe. Dirua bidali eta jasotzeko sistema azkarra eta segurua da.

 

 

  1. 3. Bloomberg. Erreminta honek egin behar dituzun ordainketen eta horien daten berri ematen dizu. Aplikazio honek nazioarteko albisteak, burtsako indizeak, bonuak eta dibisak eskaintzen ditu; gainera, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen enpresak aztertzeko aukera eskaintzen dizu, grafiko bidez.

 

  1. 4. Zure gastuak. Eskudirutan egindako eguneroko gastu txikiak (diru-sarrerak eta -irteerak) kontrolatzeko aplikazio bat da. Azkarra eta sinplea, edozein lekutan eta eguneko momentutan erabiltzeko. Gainera, eskudirutan egindako gastuak berrikusteko eta diru hori noiz eta zertan gastatu duzun ikusteko aukera ematen dizu. Era berean, hilabeteko zure gastuak alderatu ahal izango dituzu, kategoriaren arabera.

 

  1. 5. Daily finance. Ezin hobea finantza-sektorean lan egiten duten pertsonentzat, inbertitzaile eta analistentzat bereziki. Kotizazioak denbora errealean berrikusteko aukera ematen du eta sektoreko informazio garrantzitsuena eskaintzen duen zerbitzu bat du, 3.000 iturrik baino gehiagok osatzen dutena. Gainera, munduko ekonomia-adierazleak aztertu eta datu guztiak  30 segundoro eguneratzen dira, automatikoki.