Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

FITCH AGENTZIAK LABORAL KUTXAREN RATINGA BERRETSI ETA ENTITATEAREN ETORKIZUNERAKO AURREIKUSPENA HOBETU DU, EGONKORTZAT JOZ.

  • Laboral Kutxaren kaudimen- eta likidezia-ratio sendoak izan dira berrespenaren oinarria, eta, horiekin batera, arriskuen kudeaketa egokia eta emaitza errepikariak sortzeko gaitasuna ere hartu ditu kontuan agentziak.
  • Fitch agentziaren balorazio hobea jaso aurretik Moody’s-en berrespena izan du Entitateak, joan den urriaren 15ean epe luzerako ratinga (Ba1) eta finantza-sendotasunarena (D+) berretsi baitzituen.
  • Kalifikazio hori medio, LABORAL Kutxa Estatuko finantza-erakunde onenen artean dago.

2013ko azaroaren 11a, Fitch – Ibca kalifikazio-agentziak berretsi egin du LABORAL Kutxaren Epe Luzerako ratinga, BBB maila, eta hobetu egin du Entitatearen etorkizunerako aurreikuspena, egonkorra dela ziurtatuta.

LABORAL Kutxaren sendotasun indibiduala eta finantza-profil egokia izan dira Fitch-ek egungo ratinga berresteko arrazoi nagusiak. Era berean, agentziak azpimarragarritzat jo ditu Entitatearen kaudimen eta likidezia mailak, emaitzak sortzeko gaitasun handia eta aktiboen kalitatea, egungo ingurune ekonomikoa kontuan hartuta.

Aktibo horien kalitatea Entitatearen arrisku-kudeaketa egokiaren emaitza da, izan ere, arriskuak onartzeko prozedurak ziklo ekonomikoaren bilakaeraren araberakoak baitira. Era berean, agentziak azpimarratu duenez, krisiaren aurretik arriskuak zuhurtasunez kudeatu izanari esker, sustapen-arriskuak ez du horrenbesteko eraginik izan eta aktibo dudagarrien maila txikiagoa izan da.

Halaber, Entitateak dituen arrisku-estaldura sendoak nabarmendu ditu Fitch-ek, eta etorkizun hurbilean ez du espero okerrerako berrikuspenik egitea, azken hilabeteetako segimendu-prozedurak eta arrisku arazotsuen aurreko aurreikuspen egokia kontuan hartuta.

Gainera, finantza-marjina hobetuta eta kostuei eusteko ahaleginari esker, emaitza errepikariek sendotzen jarraituko dutela aurreikusi du Fitch-ek.

Emaitzen hobekuntza horrekin, LABORAK Kutxak hornidura-behar berriak xurgatzeko gaitasuna areagotzen jarraituko duela aurreikusi du agentziak, halakorik gertatuko balitz, eta fondo propioak are gehiago sendotuko dituela deritzo.

Berrikuspenaren ondoren, horrela gelditu dira LABORAL Kutxaren ratingak:

  • Long-term IDR (epe luzerako ratinga): affirmed at “BBB”; negative mailatik Estable mailara berrikusia.
  • Short-term IDR (epe laburreko ratinga): “F3” mailan berretsia
  • VR (ratio indibiduala edo bideragarritasunekoa): “bbb” mailan berretsia

Berrikuspena izan duten finantza erakundeen ratinga

Berrikuspena finantza erakundeen ratinga Laboral Kutxa

(*) Nazioartean dibertsifikatutako erakundeak