Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxaren Ba1 kalifikazioa berretsi egin du Moody´s-ek

LABORAL Kutxaren kalifikazioak beherantz zuzentzeko uztailaren 19an hasitako prozesua amaitu egin du Moody’s kalifikazio-agentziak, eta LABORAL Kutxak epe luzeko ratingari (Ba1) eta finantza-sendotasunaren ratingari (D) eutsi egin dio.

Kalifikazioak berresteak agerian utzi du, alde batetik, LABORAL Kutxaren aktiboen kalitatearen bilakaera 2013ko bigarren hiruhilekoan, sektorearen batez bestekoa baino askoz narriadura txikiagoa izan baitute; eta bestetik, Espainiako finantza-sistemaren inguru zailari egokitzeko gaitasuna.

Moody’s-ek LABORAL Kutxaren berankortasun-indizea azpimarratu du, 2013ko ekainaren bukaeran % 7,9koa baitzen, sektorearen batez besteko % 12koa baino askoz hobea. LABORAL Kutxaren indizeak % 0,8 gora egin du 2013ko bigarren hiruhilekoan, eta sistemarenak batez beste % 1,1.

Era berean, bizitegitarako hipoteka-zorroaren narriaduraren aurkako erresistentzia azpimarratu du kalifikazio-agentziak. LABORAL Kutxaren kreditu guztien bi heren hartzen ditu zorro horrek. Aztertutako epealdian, 2013ko bigarren hiruhilekoan, zorro horretako aktibo narriatuak % 2,1etik % 2,2ra igo dira (% 0,1eko hazkundea). Sektorean, epealdi berean, hazkundea batez beste % 1ekoa izan da, % 4,9raino.   

Rating horiekin, LABORAL Kutxa nabarmendu egiten da Estatuko finantza-entitateen artean, batez ere bere tamaina kontuan izanda.

MOODY´S KALIFIKAZIOA 15/10/13

Moody´s kalifikazioa LABORAL Kutxa