July 2015 hilabeteko prentsa ahorrak
LABORAL Kutxak zerga ondorengo 67 milioi euroko mozkin bateratua lortu du, 2015eko lehen seihilekoan
Kontsumorako kredituen eta etxeentzako hipoteka kredituen formalizazioek % 28 eta % 58 egin dute gora hurrenez hurren, aurreko urteko epealdi berberarekin alderatuta. Enpresentzako finantzaketa berria % 19 hazi da, 2014ko lehen seihilekoarekin alderatzen badugu. 2015eko uztailaren 28a. 2015eko lehen seihileko honetan tasak oso-oso txikiak izan dira, eta horrek izugarri zaildu du sarrera errepikariak izatea. Egoera horretan, LABORAL […]
Euskal Ekonomia: 2014ko txostena LABORAL Kutxa
2014ko TXOSTENA 2015eko uztailaren 16a 2014an, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinak (BPG) % 1,2 egin zuen gora. Hazkunde-tasa hori pixka bat txikiagoa izan da Nafarroako Foru Erkidegokoa eta Estatukoa baino: horiek % 1,5 eta % 1,4 hazi ziren, hurrenez hurren. Aurrekoaren ondorioz, lan-merkatuaren bilakaerak inflexio-puntu bat izan zuen iaz; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan […]