March 2014 hilabeteko prentsa ahorrak
EUROPAKO INBERTSIO FUNTSAK ETA LABORAL KUTXAK 24 MILIOI EURO BIDERATUKO DITUZTE ENPLEGUA SORTZERA
Diru kopuru horrek bi urtetan 1.600 mikroenpresa eta 2.700 lanpostu sortzen eta finkatzen laguntzeko balio izango du. Europar Batasunak finantza-entitateen bidez bermeak eta finantzaketa emateko sortutako “Progress Mikrofinantzaketaren” esparruan kokatzen da hitzarmena. Onuradunak 10 langile baino gutxiago eta 2 milioitik beherako fakturazioa duten profesional autonomoak eta enpresak dira Bilbo, 2014ko martxoaren 26a.- LABORAL KUTXA […]
LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 458 lanpostu sortu dituzten 265 enpresa abian jartzen lagundu zuen 2013an
Ekintzaileen batez besteko adina 38 urtekoa da, eta % 30 unibertsitate-tituluduna da. Jarduera-sektoreei erreparatuta, ekintzaileen % 59 zerbitzuen sektorean ari da eta % 35 merkataritzan. Gaztenpresak finantzatutako enpresen sorrerak % 25,5 egin du gora 2013an, aurreko ekitaldiarekin alderatuta, eta horrenbestez, emandako finantzaketa maila 5,903 milioi eurotik gorakoa izan da. Gaztenpresaren baliabideei eta zerbitzuei esker, sorreratik, […]
LABORAL Kutxaren txartelen bidezko erosketen ordainketak geroratzeko eragiketek % 36 egin dute gora
LABORAL Kutxako bezeroek erosketak geroratuta egindako eragiketen kopuru osoa ehuneko 36 hazi da, 2012ko datuekin alderatuta. Geroragarriak diren erosketen ia % 40 finantzatu egiten dira. Horrelako eragiketetarako kanal erabiliena SMS bidezkoa izan da (% 46), eta ondoren CLNet, online banka (% 36). 2014ko martxoaren 6a. LABORAL Kutxak aurreko ekitaldian bezeroei eskaini zien zerbitzu-zerrenda aztertu du. […]
Enpresa esportatzaileentzako abal linea berria
ELKARGI SGRk eta LABORAL Kutxak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Euskadiko eta Nafarroako enpresek atzerrian egiten dituzten merkataritza-eragiketak finantzatzeko. Nazioarteko merkatuetara jotzea, inportazioak eta, batez ere, esportazioak egiteko, gero eta behar handiagoa da ETE-en lehiakortasuna bermatzeko. Behar horri erantzuteko gauzatu da, hain zuzen, ELKARGIren eta LABORAL Kutxaren arteko hitzarmena. Hitzarmenaren bidez, nazioarteko merkataritzarako zirkulatzaile-lineak zabalduko dira. Hona […]
Abian da XX. Eusko Ikaskuntza – LABORAL Kutxa Humanitate Sariaren deialdi berria
Sariak Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien alorretan curriculumik onenak dituzten jarduneko pertsona ospetsuak saritzen ditu. Hautagaitzak aurkezteko epea 2014ko apirilaren 30ean amaituko da eta epaimahaiaren erabakia urte bereko udaberrian emango da ezagutzera. Saria 20.000 eurokoa da eta 2014ko udazkenean emango da. Bilbo, 2014ko martxoaren 10a. Aurtengoan ere, LABORAL Kutxak eta Eusko Ikaskuntzak Humanitate Sarian […]