July 2012 hilabeteko prentsa ahorrak
Euskadiko Kutxak Gestiolan jarri du abian, linea bidezko doako kudeaketa programa, autonomo eta ete-entzat
Nafarroako 3etrade enpresarekin egindako akordioaren emaitza da zerbitzua. 3trade enpresentzako kudeaketa-softwarean espezializatuta dago eta Cluster TIC Navarra Saria irabazi zuen 2011n. Euskadiko Kutxak Gestiolan izeneko tresna informatikoa jarri du bere bezero diren autonomo eta enpresa txikien esku, negozioaren salmentari eta fakturazioari lotutako eginkizunak errazteko. Tresna hori CLNet Euskadiko Kutxaren banka elektronikoaren bidez dago eskuragarri. […]
Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kutxak finantzaketa-hitzarmen berezia sinatu dute enpresa eta autonomoentzat
Hitzarmenaren bidez, 666 milioi euro emango dituzte abaletan. Eusko Jaurlaritzak 400 milioirainoko abalak emango ditu, arriskua partekatuz (% 60 Eusko Jaurlaritzak eta % 40 finantza-entitateak), finantza-entitateen onuradunen mailegu eta kredituentzat. Maileguen zenbatekoa 50.000 eta 750.000 euro artekoa izango da enpresa txiki eta ertainentzat, eta 10.000 eta 100.000 euro artekoa enpresari indibidual eta profesional autonomoentzat. Hitzarmenaren […]
Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako bezeroek onurak lortuko dituzte bat-egitearekin:
Bi entitateen arteko transferentziengatik eta kutxazainetan dirua ateratzeagatik kobratzen diren komisioak desagertu egingo dira. Guztira 709 kutxazainek osatutako sarea erabili ahal izango dute. Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako bezeroak salbuetsia geratuko dira bi entitateen arteko transferentziengatik eta kutxazainetan dirua ateratzeagatik kobratu ohi diren komisioetatik. Larunbatean onartutako bat-egitearen lehenengo […]