Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxak Gestiolan jarri du abian, linea bidezko doako kudeaketa programa, autonomo eta ete-entzat

 

  • Nafarroako 3etrade enpresarekin egindako akordioaren emaitza da zerbitzua. 3trade enpresentzako kudeaketa-softwarean espezializatuta dago eta Cluster TIC Navarra Saria irabazi zuen 2011n.

Euskadiko Kutxak Gestiolan izeneko tresna informatikoa jarri du bere bezero diren autonomo eta enpresa txikien esku, negozioaren salmentari eta fakturazioari lotutako eginkizunak errazteko. Tresna hori CLNet Euskadiko Kutxaren banka elektronikoaren bidez dago eskuragarri.

Zerbitzuari esker, 130.000 bezerok eta Hego Euskal Herriko autonomoen % 35ek baino gehiagok erabili ahal izango dute doako tresna informatikoa beren fakturazioa kudeatzeko.

Teknologia berrien aldeko apustu garrantzitsuaren ondorioa dugu Gestiolan. Izan ere, 3etrade plataformak “cloud compuing” edo “hodei-konputazioa” deritzon teknologiaz lan egiten du.

Teknologia horrek abantaila handiak eskaintzen dizkie erabiltzaileei, hala nola malgutasuna (edonondik eta edonon eskura daiteke) eta segurtasuna (ekipoa galdu edo hondatzen bada, datuak ez dira galduko eta inork ere ez ditu eskuratuko).

Gestiolanek honako zeregin hauek beteko ditu besteak beste erabiltzaileentzat: negozioaren datu-basea osatu, salmenta-agiriak, aurrekontuak eta albaranak editatu… Gainera, ordainagiri-sorten kobrantza Euskadiko Kutxaren banka elektronikarekin zuzenean lotzeko aukera emango du.

Era berean, eta akordio horri esker, Euskadiko Kutxako bezeroek deskontuak izango dituzte 3etrade plataformaren gainerako kudeaketa-moduluetan (erosketa- eta biltegi-kudeaketa, proiektu-kudeaketa, CRM, linea bidezko merkataritza…), horiek erabili nahi badituzte.