Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako bezeroek onurak lortuko dituzte bat-egitearekin:

 logos-cl-ik-euskera4

 

 

 

 

 

  •  Bi entitateen arteko transferentziengatik eta kutxazainetan dirua ateratzeagatik kobratzen diren komisioak desagertu egingo dira.
  • Guztira 709 kutxazainek osatutako sarea erabili ahal izango dute.

 

Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako bezeroak salbuetsia geratuko dira bi entitateen arteko transferentziengatik eta kutxazainetan dirua ateratzeagatik kobratu ohi diren komisioetatik. Larunbatean onartutako bat-egitearen lehenengo ondorioa da hori eta 1,3 milioi bezerorengan izango du eragin zuzena.

Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak 709 kutxazain propio dituzte beren 450 sukurtsalak sakabanatuta dauden herri eta hirietan. Horietako gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan badaude ere, Gaztelan eta Leonen, Kantabrian, Asturiasen, Errioxan eta Aragoin ere estaldura zabala dute, baita Madrilen eta Bartzelonan ere.

Beraz, bezeroek inolako komisiorik ordaindu gabe atera ahal izango dute dirua gure kutxazainen sare zabal horretan.

Ildo berean, bi entitateen arteko unean uneko transferentziei, agindu iraunkorrei eta fitxategi-transmisioei kobratu ohi zitzaizkien komisioak ere desagertu egingo dira.

Neurri hori aste honetan bertan ezarri da eta datozen hilabeteetan egingo den zerbitzuen integrazioaren hasiera da.