April 2012 hilabeteko prentsa ahorrak
Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak “Nafarroa” Elkartasunerako Nazioarteko Sariaren 11. edizioa aurkeztu dute
“Nafarroa” Sariak honako helburu hau du: Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren edozein arlotan eta, batez ere, Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko bidean, haien ibilbideagatik nabarmentzen diren instituzio, gobernuz kanpoko erakunde eta pertsona fisikoen lana goraipatu eta saritzea. Saria 25.000 eurokoa da eskudirutan.
Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren integrazioa Integrazio protokoloa onartu da
Bi Entitateetako Kontseilu Errektoreek Integrazio Protokoloa” onartu dute. Dokumentu horrek, datozen hileotan bi kreditu-kooperatibek bete beharreko jarraibideak eta eman beharreko urratsak zehazten ditu. Aldi baterako, ondoriozko entitatearen Kontseilu Errektoreak 15 kide izango ditu: 12 Euskadiko Kutxako ordezkariak, eta 3 Ipar Kutxakoak. Martxoaren 20an, Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak kooperatiba-proiektu bateratua sortzeko elkarrizketa formalei ekin zietela […]
“+ke dxt” I. Kirol Jardunaldiak
Datorren Maiatzaren 3an eta 4an “+ke dxt” I. Kirol Jardunaldiak izango dira Gasteizen, Arabako Kirol Prentsaren Elkarteak antolaturik, Euskadiko Kutxak babesturik eta EHUk lagundurik. Ekimen horren helburu nagusia kirolaren funtsezko balioak hainbat bazterretan eta gizarte-sektoretan hedatzea da:
Espainiako Mikrofinantzen Plataforma aurkezteko jardunaldia egin dute Bilbon Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak eta Nantik Lum Fundazioak.
Espainiako Mikrofinantzen Plataformaren (EMPren) aurkezpen-jardunaldian, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak, Lanbidek eta Innobasquek ere parte hartu zuten, Euskadiko Kutxako Kalitate eta EGEko zuzendari eta Gaztempresa Fundazioko lehendakariorde Jon Emaldi, Innobasqueko Programa eta “Laugarren Sektorea” Dinamika Eraldatzaileko zuzendari Angulo Pablo, Nantik Lum Fundazioko ikerketa-zuzendari Silvia Rico eta Nantik Lum Fundazioko ikerketa-teknikari […]
Farolillos de Papel Literatura Sariak / Euskadiko Kutxaren Makila
“Farolillos de Papel” sarien bidez, idazle, erakunde eta kazetariek irakurketa eta liburuak sustatzeko egiten duten lana aintzatesten dute liburu-dendek. Hainbat saltzaile, banatzaile, idazle eta kazetari bertaratu ziren, Liburu-saltzaileen Elkarteak eta Euskadiko Liburu Ganbarak, Euskadiko Kutxaren babesarekin, urtero antolatu ohi duten hitzordura. Topaketa horretan, aurreko urtean liburuen eta irakurketaren alorrean lan nabarmena egin dutenei ematen zaizkie […]
Untitled-eu
Caja Laboral, la Federación de Empresarios de la Rioja (FER Comercio) y empresas del sector presentan el Plan Renove de Baños, que ofrece importantes ventajas en cambio de bañera por ducha. Caja Laboral , la Federación de Empresarios de la Rioja (FER Comercio), y empresas del sector han presentado esta mañana el Plan Renove de […]
“Etikari, Humanismoari eta Zientziari” buruzko elkarrizketen V. Edizioa
Apirilaren 12a, Etikari, Humanismoari eta Zientziari buruzko Elkarrizketak deritzon zikloaren V. edizioari ekingo zaio Donostian, Euskadiko Kutxaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostia Unibertsitate Ospitalearen ekimenez. Elkarrizketak urteroko ekimen bilakatu dira hirian. Pentsamendu- eta eztabaida-plataforma dira, eta entzuleen eta hizlarien arteko baterako parte-hartzea dute xede, hainbat gairen inguruan aztertu, hausnartu eta hitz egiteko, baita gai konplexu […]