Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Espainiako Mikrofinantzen Plataforma aurkezteko jardunaldia egin dute Bilbon Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak eta Nantik Lum Fundazioak.

 wp_0000661

 

 

Espainiako Mikrofinantzen Plataformaren (EMPren) aurkezpen-jardunaldian, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak, Lanbidek eta Innobasquek ere parte hartu zuten, Euskadiko Kutxako Kalitate eta EGEko zuzendari eta Gaztempresa Fundazioko lehendakariorde Jon Emaldi, Innobasqueko Programa eta “Laugarren Sektorea” Dinamika Eraldatzaileko zuzendari Angulo Pablo, Nantik Lum Fundazioko ikerketa-zuzendari Silvia Rico eta Nantik Lum Fundazioko ikerketa-teknikari Paula Muñoz buru zirela.

Espainiako Mikrofinantzen Plataforma (EMP) lineako plataforma aitzindaria da, eta Nantik Lum Fundazioak garatu zuen 2011. urtean, KOI Fundazioaren laguntzarekin. Horrek, hain zuzen, Estatuko mikrofinantzen sektoreko baliabide eta informazio guztia du zentralizatuta.

 EMP sektoreko eragile guztiek erabiltzeko diseinatuta dago: mikrokredituari laguntzeko gizarte erakundeek, mikrofinantza-instituzioek, finantza-erakundeek, erakunde publikoek, instituzio akademikoek, komunikabideek eta ekintzaileek, besteak beste.

Onurak:

Plataforma teknologiko bakar batean mikrofinantzei buruzko informazioa zentralizatzea.

Sareko lana hobetzea.

Erakundeak mikroekintzaileekin harremanetan jartzea, horiek aholkularitza- eta finantziazio-zerbitzu guztiak eskura izan ditzaten.

Sektorean ekimen berritzaileen berri ematea eta azken berrien eta gertaeren inguruan informatzea.

Bilbon, Euskadiko Kutxaren ekitaldi aretoan, eginiko topaketara elkarte-munduko kolektiboetako berrogeita hamar ordezkari baino gehiago bertaratu ziren.