Ekitaldi korporatiboak
“+ke dxt” I. Kirol Jardunaldiak
Datorren Maiatzaren 3an eta 4an “+ke dxt” I. Kirol Jardunaldiak izango dira Gasteizen, Arabako Kirol Prentsaren Elkarteak antolaturik, Euskadiko Kutxak babesturik eta EHUk lagundurik. Ekimen horren helburu nagusia kirolaren funtsezko balioak hainbat bazterretan eta gizarte-sektoretan hedatzea da:
Farolillos de Papel Literatura Sariak / Euskadiko Kutxaren Makila
“Farolillos de Papel” sarien bidez, idazle, erakunde eta kazetariek irakurketa eta liburuak sustatzeko egiten duten lana aintzatesten dute liburu-dendek. Hainbat saltzaile, banatzaile, idazle eta kazetari bertaratu ziren, Liburu-saltzaileen Elkarteak eta Euskadiko Liburu Ganbarak, Euskadiko Kutxaren babesarekin, urtero antolatu ohi duten hitzordura. Topaketa horretan, aurreko urtean liburuen eta irakurketaren alorrean lan nabarmena egin dutenei ematen zaizkie […]
“Etikari, Humanismoari eta Zientziari” buruzko elkarrizketen V. Edizioa
Apirilaren 12a, Etikari, Humanismoari eta Zientziari buruzko Elkarrizketak deritzon zikloaren V. edizioari ekingo zaio Donostian, Euskadiko Kutxaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostia Unibertsitate Ospitalearen ekimenez. Elkarrizketak urteroko ekimen bilakatu dira hirian. Pentsamendu- eta eztabaida-plataforma dira, eta entzuleen eta hizlarien arteko baterako parte-hartzea dute xede, hainbat gairen inguruan aztertu, hausnartu eta hitz egiteko, baita gai konplexu […]