March 2012 hilabeteko prentsa ahorrak
Caja Laboral-Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak hizketaldi formalak bideratu dituzte bi entitateak kooperazio-proiektu komun eta bakarrean integratzeko helburuarekin
Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxaren kooperazio-proiektu bateratua Euskal Herriko bigarren finantza-entitatea eta Estatuko bigarren kreditu-kooperatiba bilakatuko da, batez ere Bizkaiko eta Arabako lurraldeetan bere posizioa sendotuz. Entitate biek ala biek kapitalizazio eta likidezia maila altuak dituzte. Horri esker, herriarekiko errotze eta gizarte-konpromisoa bultzatu nahi da, berreskuratze ekonomikorako eragile aktiboa izateko xedeari jarraituz. Finantza-sistemaren berregituraketaren aurrean, […]
6/2012 Errege Lege Dekretuan jasotako zorrak berregituratzeari buruzko Jardunbide Egokien Kodeari atxiki zaio Euskadiko Kutxa
Euskadiko Kutxa Jardunbide Egokien Kodearen alde dago, bere politika historikoarekin zeharo bat datorrelako, ohiko etxebizitzen gaineko hipoteka-bermedun zorren birfinantzaketa bideragarriei lehentasuna emateari dagokionez. Entitatearen helburua kaleratzeak ekiditea izan da betidanik. Banan-banako azterketan oinarrituz, bezeroei euren etxean bizitzen eta ordainketa-konpromisoak betetzen jarraitzeko aukera ematen saiatzen da, epeak luzatuz eta sarreren araberako gabealdiak ezarriz.
Nafarroako Gobernuak hitzarmena sinatu du Euskadiko Kutxarekin ekintzaileentzako finantzaketa-lerroak irekitzeko.
Euskadiko Kutxak bi milioi eurorainoko kreditu-lerroa irekiko du Nafarroan. Lourdes Goicoechea Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak eta Francisco Javier Cortajarena Goñi Euskadiko Kutxako lurralde zuzendariak sinatu dute hitzarmena enpresa-proiektuen finantzaketa errazteko helburuarekin. Akordio horri esker, autoenplegurako proiektuak dituzten pertsonei, autonomoei eta mikroenpresen nagusi gazteei zuzendutako finantzaketa-lerro berriak sortu dira. Kontseilariak adierazi duenez, […]
Euskadiko Kutxak lankidetza hitzarmena sinatu du Zaragozako langile autonomoen elkartearekin (ATA)
Euskadiko Kutxak lankidetza-hitzarmena sinatu du Zaragozako Langile Autonomoen Elkartearekin (ATA). Horri esker, lurraldeko langile autonomoek errazago aseko dituzte beren finantza-premiak. Izan ere, hitzarmenaren helburua langile autonomoei finantzaketa ematea da, “haietako askok beren ohiko zirkulatzailerako finantzaketa txikia behar dutelako”. Hala, 3.000 eta 12.000 euro bitarteko finantzaketa behar duten langile autonomoek kredituak lortuko dituzte hitzarmenaren bidez.