Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxak lankidetza hitzarmena sinatu du Zaragozako langile autonomoen elkartearekin (ATA)

Euskadiko Kutxak lankidetza-hitzarmena sinatu du Zaragozako Langile Autonomoen Elkartearekin (ATA). Horri esker, lurraldeko langile autonomoek errazago aseko dituzte beren finantza-premiak.

Izan ere, hitzarmenaren helburua langile autonomoei finantzaketa ematea da, “haietako askok beren ohiko zirkulatzailerako finantzaketa txikia behar dutelako”.

Hala, 3.000 eta 12.000 euro bitarteko finantzaketa behar duten langile autonomoek kredituak lortuko dituzte hitzarmenaren bidez.

 

Langile Autonomoen Elkartearekin (ATA) sinaturiko hitzarmenak lehentasunezko baldintzak jasotzen ditu, bai bazkideen zirkulatzailea finantzatzeko, bai ekipamenduak eskuratu edo erreformak egiteko, baita ibilgetua erosteko ere.

Halaber,  PRO Zerbitzuan (profesional eta autonomoentzat) jasotako finantza-produktu guztiak eskura izango dituzte ATAko afiliatuek.

Zerbitzu horri esker, gestore pertsonal espezializatuaren laguntza eta ohiko merkataritza-jardueraren inguruan izan lezaketen zalantzan argitzeko Consulting-a izan ditzakete erabiltzaileek.

Azkenik, Euskadiko Kutxak bere bezeroekin hartua duen konpromisoaren ildoan, zirkulatzailea finantzatzeko 300 M €-ko linea sortu du, Zaragozako autonomo eta profesionalen epe laburreko finantzaketa-premiei erantzuna emateko soil-soilik.

300 M €-ko zuzkidura hori “hasierakoa” da eta, eskariaren arabera, “berrikusi” egingo da.