Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Nafarroako Gobernuak hitzarmena sinatu du Euskadiko Kutxarekin ekintzaileentzako finantzaketa-lerroak irekitzeko.

Euskadiko Kutxak bi milioi eurorainoko kreditu-lerroa irekiko du Nafarroan.

Lourdes Goicoechea Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak eta Francisco Javier Cortajarena Goñi Euskadiko Kutxako lurralde zuzendaria

Lourdes Goicoechea Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak eta Francisco Javier Cortajarena Goñi Euskadiko Kutxako lurralde zuzendaria

Lourdes Goicoechea Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak eta Francisco Javier Cortajarena Goñi Euskadiko Kutxako lurralde zuzendariak sinatu dute hitzarmena enpresa-proiektuen finantzaketa errazteko helburuarekin.

Akordio horri esker, autoenplegurako proiektuak dituzten pertsonei, autonomoei eta mikroenpresen nagusi gazteei zuzendutako finantzaketa-lerro berriak sortu dira. Kontseilariak adierazi duenez, honako hau da xedea: “finantzaketa sustatzea ekintzaileek errazago lor dezaten eta negozio berriak martxan jartzen laguntzea, enplegu sorrera eta finkapena indartzeko helburuarekin”.

Javier Cortajarenak adierazi du: “Euskadiko Kutxa Nafarroako ekintzaileei eskaintzen ari zaien babesa nabarmen aberasten duen bermea da Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen sailaren bitartez Nafarroako Gobernuarekin sinatu berri dugun akordioa”.

Hitzarmenaren esparruan, Nafarroako Foru Erkidegoan bi milioi euro arterainoko kreditu-lerroa ezarriko du Euskadiko Kutxak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, bestalde, konpromisoa hartu du autonomo eta mikroenpresek negozioak sortu edo sendotu ahal izateko dituzten finantzaketa-premiak detektatzeko, ekintzaileak euren enpresa-proiektuaren inguruan informatu, aholkatu eta prestatzeko, enpresa-proiektuak aztertzeko, bideragarritasun-txostenak egiteko eta ekintzaileak Euskadiko Kutxara bideratzeko, behar duten finantzaketa lor dezaten.

Euskadiko Kutxaren maileguen zenbatekoa eragiketen premien arabera finkatuko da. Autoenplegu-proiektuak babestea da xedea, esaterako, mikroenpresak eta norbere konturako ekonomia- eta lanbide-ekimenak martxan jartzea. Pertsona fisiko edo pertsona juridikoek lor ditzakete maileguak. Finantzaketaren epea 60 hilabetekoa da, 6 hilabeteko hautazko gabealdia barne, eta salbuespen gisa 84 hilabeteraino luzatu ahal izango da. Finantza-erakundeak eskatuko dituen bermeei dagokienez, kasu bakoitza aztertuko da eta eragiketa bakoitza kontuan hartuta eskatuko dira. Enpresa-plan bat eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aldeko bideragarritasun-txostena aurkeztea ezinbesteko baldintza izango da.