July 2009 hilabeteko prentsa ahorrak
Euskadiko Kutxak 60,4 milioi euro irabazi ditu ekainean; sarrera errepikariak % 15,1 hobetu zaizkio, beraz
Berankortasunari eutsi arren, seihilekoan bikoiztu egin ditu hornidurak: 51 milioi euroko borondatezko zuzkidura egin du, zuhurtzia-irizpideak erabiliz. Ondorioz, azken mozkina % 22,8 murriztu da.
Saski Baskonia saskibaloi taldearen babesle berria Euskadiko Kutxa da
Euskadiko Kutxa eta Saski Baskonia erakundeen arteko akordioa lau urterako izango da. Saskibaloi taldeak “Caja Laboral” izena hartuko du. Babes garrantzitsu honek Euskadiko Kutxa entitatearen kirol-esparruko gizarte-ekintza sendotzen du. Bi erakundeak balio berak dituzte ezaugarri: lana, elkartasuna eta bikaintasuna kudeaketan. Saski Baskoniarekin adostutako akordioaren arabera, Euskadiko Kutxa taldearen babesle ofiziala izango da datozen lau urteetan. […]
2008KO NAFARROAKO TXOSTENA
Nafarroako Foru Erkidegoko BPG % 1,9 hazi zen 2008an. Hazkundea barne-eskariaren portaeran oinarritu da. Nafarroako FEko kanpo-merkataritzaren bilakaeraren dinamismoa aipagarria izan da. Eskaintzaren ikuspegitik, zerbitzu-sektorearen portaera azpimarratu behar da. Industria- eta eraikuntza-alorrean portaera ahula izan da. Nafarroako FEko enpleguak murrizketa txiki bat izan du (% -0,2), eta langabezia-tasa nabarmen handitu da, % 6,7an kokatuz. Enpresa-emaitzetan […]
Caritasek, Euskadiko Kutxak eta Eroskik lankidetza hitzarmena sinatu dute Bizkaian
Caritasek, Euskadiko Kutxak eta Eroskik lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Beharrizanak dituztenei eta gizartean baztertuta daudenei laguntzea da aipatutako hitzarmenarenhelburua. Euskadiko Kutxak eta Eroskik diru-ekarpenak egingo dizkiote Caritasi, Bizkaian beharrizanak dituztenei eta gizartean baztertuta daudenei laguntzeko programa aurrera eramateko.
EAEko etxebizitza-merkatuari buruzko ikerketa – Euskadiko Kutxa Ikerketa Departamentua
Etxebizitza-sektoreak euskal ekonomiari egindako batez besteko ekarpena % 9koa izan da 2005 eta 2008 bitartean. Azken hamarkadako jarduera biziaren ondorioz, 20.000-30.000 etxebizitzako gehiegizko eskaintza dago. EAEko etxe kopuruak handitzen jarraituko du 2020ra arte (kasurik onenean, 8.100 gehiago izango dira urtean, eta gutxienez, 3.800). Atzean utzi dugun hazkunde ekonomikoak iraun duen hiru bosturtekoetan, oinarrizko sektoreetako bat […]