Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Saski Baskonia saskibaloi taldearen babesle berria Euskadiko Kutxa da

caja-laboral4

  • Babes garrantzitsu honek Euskadiko Kutxa entitatearen kirol-esparruko gizarte-ekintza sendotzen du.
  • Bi erakundeak balio berak dituzte ezaugarri: lana, elkartasuna eta bikaintasuna kudeaketan.

Saski Baskoniarekin adostutako akordioaren arabera, Euskadiko Kutxa taldearen babesle ofiziala izango da datozen lau urteetan. Akordio horri esker, aldi berria ezagutuko du palmares oneneko ACBko taldeak, bere historian. Euskadiko Kutxaren balioetako bat gizartearekiko konpromisoa da, hala nola lankidetza, elkartasuna eta enpleguari, hezkuntzari eta ikerketari laguntzea. Hori horrela, Saski Baskoniarekin akordio hau burutu ahal izan dugu. Gure izena ondo asko baloraturiko eta preziaturiko klub batekin uztartu dugu, izan ere aparteko palmaresa du eta inork ez bezala ordezkatzen ditu honako balio hauek: lana, elkartasuna eta bikaintasuna kudeaketan. Eta balio horiek guztiak bat datoz Kooperatibismoaren printzipioekin.