September 2008 hilabeteko prentsa ahorrak
Gizarte Erantzukizunaren Memoriarengatik Euskadiko Kutxa munduko 101. da
Euskadiko Kutxaren izaera juridikoa ez da batere ohikoa: kreditu-kooperatiba. Izan ere, bazkide jabeak langileak dira, eta baita MONDRAGON Korporazioko enpresak ere. Jatorrizko izaera bereizgarri hori dela eta, Gizarte Erantzukizuna funtsezko ardatza da gure jardunean. Ondorioz, Gizarte Erantzukizunaren Memoriak edo Iraunkortasun Memoriak nazioarteko aitorpen gorenak lortu izanak garrantzi berezia du Euskadiko Kutxarentzat. Ildo horretan, A+ aplikazio […]
Caja Laboral empresas-en eta Mondragón Internacional-en arteko hitzarmena
Euskadiko Kutxaren bezeroek bidelagun berria dute, internazionalizazio-prozesuetan aurrera egiteko Caja Laboral Empresas-ek eta MONDRAGÓN Internacional-ek negozio-bide berria urratzen hastea erabaki dute. MONDRAGÓN Korporazioko Nazioarteko Ordezkaritzek esperientzia handia lortu dute, taldeko enpresek burututako internazionalizazio-prozesu zabalaren bidez, eta ikasitako guztia Euskadiko Kutxaren enpresa bezeroen esku jarriko dute. Hitzarmenari esker, gure finantza-entitateak beste aurrerapauso bat emango du, beti […]
Lehman Brothers bankuaren krisiak ez du izango eraginik Euskadiko Kutxaren bezeroengan
Lehman Brothers bankuaren egoerak ez die eragingo inolako kalterik Euskadiko Kutxaren bezeroei, Entitateak bere aktiboen artean 162 M € dituen arren banku horren Entitate Subsidiario batean (Holandako Lehman Brothers CO.B.V.) Senior Bonuetan. Bonu horiek 2004an erosi ziren, izan zitezkeen epe luzerako interes-tasen murrizketak estaltzeko, eta ez finantza-inbertsio gisa. Tarte horretan, aipatutako bonuek balorazio altua izan […]
Euskadiko Kutxaren eta Ategiren akordioa
Euskadiko Kutxak eta Ategik, Corporación Mondragónen erosketa-atariak, sinatutako hitzarmenaren arabera, finantza-entitateak bere enpresa bezerorik onenei eskaini ahal izango dizkie korporazioaren erosketa-atariaren zerbitzuak. Hala, Euskadiko Kutxako bezeroek beren hornidura orokorrak Ategiren bidez erosteak dakartzan abantaila guztiak baliatu ahal izango dituzte. Gaur egungo Corporación Mondragón taldearen baitan sortutik, Ategik zerbitzua eskaintzen dien enpresen erosketa-prozesuak hobetzea du helburu. […]
Nafarroa Sariaren 8. edizioaren deialdia
Elkartasunaren “Nafarroa” Nazioarteko Sariaren zortzigarren edizioa antolatu dute Euskadiko Kutxaren Nafarroako Lurralde Zuzendaritzak eta Nafarroako Gobernuak Saridunak 31.000 euro eta Jorge Oteizaren “Arri Ernai Zaitzailea” eskulturaren erreprodukzioa eskuratuko ditu. Gutxienez, hiru urtez garapenerako lankidetza-zereginetan nabarmendu diren gizabanako, elkarte, erakunde eta GKEen lan solidarioa saritzea du xede. Hautagaiak munduko edozein herrialdetako erakunde publikoek, heziketa- edo gizarte-entitateek […]