Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Lehman Brothers bankuaren krisiak ez du izango eraginik Euskadiko Kutxaren bezeroengan

Lehman Brothers bankuaren egoerak ez die eragingo inolako kalterik Euskadiko Kutxaren bezeroei, Entitateak bere aktiboen artean 162 M € dituen arren banku horren Entitate Subsidiario batean (Holandako Lehman Brothers CO.B.V.) Senior Bonuetan.

Bonu horiek 2004an erosi ziren, izan zitezkeen epe luzerako interes-tasen murrizketak estaltzeko, eta ez finantza-inbertsio gisa. Tarte horretan, aipatutako bonuek balorazio altua izan dute (Fitch IBCAren A+ kalifikazioa, abuztura arte), hau da, Espainiako finantza-entitateen batez bestekoaren parekoa.

Banku matrizearen egungo egoera dela eta, posizio horiek 40,7 milioiko zuzkidura behar izan dute, baina Entitateak Kaudimengabezia Fondoetan duen estaldura handiaren ondorioz, aurtengo Emaitza Kontuetan sorraraziko duen eraginaren zenbatekoa aipatutako kopurua baino nabarmen txikiagoa izango da. Dena den, oraingoz ez da erraza zorra berreskuratzeko aukeren ehunekoa zehatz-mehatz finkatzea.

Bestalde, ez dugu beste finantza-tresnarik (Fondoak, BGAEak, Pentsio-planak, Baloreak…) Lehmani loturik. BERAZ, EZ DU  IZANGO INOLAKO ERAGINIK BEZEROENGAN.

Ildo horretan, Euskadiko Kutxaren egoera sendoa nabarmendu behar dugu, likideziari, errentagarritasunari eta kaudimenari lotutako oinarrizko parametroetan.

  • KAUDIMENA: Espainiako Bankuak ezarritako irizpideen arabera, Euskadiko Kutxaren  kaudimen-ratioa % 11,56koa da, erakunde arautzaile horrek finkatutakoa (%8) baino askoz ere handiagoa. Ondorioz, liderrak gara gure Sektorean, 474 milioi euroko soberakinak baititugu Baliabide Propioetan. Hizpide dugun egoeraren ondorioz, beraz, ratio horietan ez da ia inolako eraginik somatuko.
  • RATINGAK: Euskadiko Kutxari A+ eta A1 balorazioak eman eta orain dela gutxi berretsi dizkiote Fitch eta Moody’s agentziek, hurrenez ere. Baloraziorik handiena lortu dugu, tamaina bereko Espainiako  entitate guztien artean.
  • LIKIDEZIA: Euskadiko Kutxak likidezia-soberakinak ditu, eta mailegu-emailea da banku arteko merkatuan. Aurreikuspenen arabera 2008an eta 2009an ez dugu izango ez likidezia osagarririk erabiltzeko ez Europako Banku Zentralera jotzeko beharrik.
  • GUZTIZKO AKTIBOEN ERRENTAGARRITASUNA: Alderdi horretan ere Euskadiko Kutxa nabarmendu egin da beti. Horrela, 2007an, Espainiako Finantza Entitateen artean 8. tokia zegokion gure Entitateari, adituen iritziz.