Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Txomin García izendatu dute Euskadiko Kutxako lehendakari

Txomin García Hernández

Txomin García Hernández

Euskadiko Kutxaren Kontseilu Errektoreak, gaur egindako bilkuran, Txomin García Hernández aukeratu du erakundeko lehendakari, organoa osatzen duten hamabi kideek egindako bozketaren emaitzaz.

Horrela, Juan Mari Otaeguiren erretiroaren ostean lehendakari berria aukeratzeko prozesuari amaiera eman zaio. Horrek 20 urtez bete du kargu hori. Igaro zen martxoaren 6an egin zen Euskadiko Kutxaren Ohiko Batzar Orokorrean Txomin García aukeratu zuten errektore. Baldintza hori gainditu eta gero, Ohiko Batzar Orokorraren osteko Kontseilu Errektorearen lehenengo bileran lehendakari aukeratu dute.

Txomin García orain arte ULMA Taldeko Zuzendaritza Nagusian izan da. 1981etik, Mondragon Unibertsitateko Teknologia eta Diseinu irakaslea izan zenetik, bere lan-esperientzia osoa MONDRAGON Kooperatiba Taldeari lotuta egon da. Bertan hainbat kargu bete ditu: Mondragon Assembly-ko ingeniaritzako eta aplikazioetako arduraduna, ULMA Packaging-eko I+G+b-ko zuzendaria, ULMA Taldeko zuzendaria eta Oñatiko ULMA Taldea Dibisioko lehendakariordea.

Gainera, gaur egun, honako hauetako lehendakaria da: IKERLAN Teknologia Zentroa, MIK Kudeaketaren Ikerketa Zentroa, Innobasque-ko Enpresa Transformazioko Alorra eta Mondragon Enpresa Sustapenerako Zentroa.

Txomin García Euskadiko Kutxaren historiako hirugarren lehendakaria da. Lehenengoa Alfonso Gorroñogoitia izan zen, entitatea 1959an eratu zenean izendatua. 1989tik gaur egun arte Juan María Otaeguik zuzendu du Erakundea.

Beraz, aldi berri baten hasiera dugu hau, finantza-sektorerako bereziki garrantzitsua den momentu honetan, Euskadiko Kutxak bere kaudimen-posizioak, bezeroen arretaren alorreko lidergoa eta eraginkortasuna sendotzeko lanean diharduenean. Aldi berri honetan, Erakundeak, bere eratze-misioari jarraiki, familien eta enpresen finantziazioarekin konprometiturik jarraituko du.

Euskadiko Kutxa, MONDRAGON Korporazioaren finantza-sektorean lan egiten duen entitate kooperatiboa. Bere lana bai partikularren eta bai enpresen eremuan burutzen du eta 400 sukurtsaleko sare bat du hainbat erkidego autonomotan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskadiko Kutxako Komunikazio Departamentuarekin jar zaitez harremanetan.