Tag Archives: etxeko ekonomia
EAEko familiek baikortasunetik hurbil ekingo diote udari
2024ko bigarren hiruhilekoan, EAEko familien konfiantza hobetu da (+2) eta neutraltasunera gerturatzen ari da (-3). Azken bederatzi hiruhilekoetako emaitzarik onena da, eta 2022ko eta 2023ko ezkortasunetik aldentzen jarraitzen du (-11 eta -9, urteko batezbestekoa). Zein da beren inguruneari dagokionez EAEko familiek duten iritzia? Estatuko (-15; +2 puntu) eta Alemaniako (-10; +5) familien konfiantza […]
EAEko familiek ezkortasun txikiagoarekin amaitu dute 2023a
Urteko laugarren hiruhilekoan apur bat hobetu da EAEko familien konfiantza, baina oraindik ere balio negatibotan (-9) dago, eta urteko datua (-9) 2022koaren antzekoa da (-11). Zer iritzi dute EAEko familiek datozen hamabi hilabeteetako bilakaera sozioekonomiko orokorrari buruz? EAEko familien ezkortasuna txikiagoa da Estatuko (-20), EB-27ko (-18), Frantziako (-15), Alemaniako (-16) edo […]
EAEko familiak ezkorragoak dira
EAEko familien konfiantzak okerrera egin du hirugarren hiruhilekoan, urteko baliorik negatiboena erregistratuz (-13). Hala, behin behineko urteko emaitza (-10) 2022an lortutakoaren antzekoa da (-11), eta, ziurrenik, okerrera egingo du, laugarren hiruhilekoan ez baita hobekuntza nabarmenik aurreikusten, metatutako galera lehengoratzeko. Zer iritzi dute EAEko familiek datozen hamabi hilabeteetako bilakaera sozioekonomiko orokorrari buruz? EAEko […]
LABORAL KUTXAK GEHITU EGIN DITU FAMILIENTZAKO NEURRI ARINGARRIAK
Entitateak bi babes-eremu ezarri ditu: hipoteketako kuotak eta etxeko gastu arruntak 60.000 familiak atera diezaiekete etekina LABORAL Kutxaren hipoteka-maileguetako neurri lasaigarri esklusibo eta doakoei: kuota murriztea eta kapitala ez ordaintzea Mailegu pertsonala % 0ko UTBan hipoteka-zama arintzeko LABORAL Kutxak aukera eman die 400.000 bezerori baino gehiagori gastu arruntak (argia, Ondasun Higiezinen Zerga, […]
EAEko familiek ezkortasunari eusten diote
Laugarren hiruhilekoan, EAEko familien konfiantza-indizeak balio negatiboetan jarraitzen du, eta bere ezkortasuna islatzen du, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta okerrera egiten ez badu ere, urtearen hasierako baikortasunetik aldentzen baita. 2022ko balantzea (batez bestekoa) negatiboa da (-11), 2021eko emaitza (-6) okertuz, baina 2020ko salbuespenezko ezkortasunera iritsi gabe (-22). Zer iritzi dute EAEko familiek datozen hamabi hilabeteetako […]
LABORAL KUTXAK ETA MUTUA DE PROPIETARIOS TALDEAK BAT EGIN DUTE ERAIKINAK BIRGAITZEKO EUROPAKO DIRULAGUNTZAK KUDEATZEN LAGUNTZEKO
Akordioak honako hauek hartzen ditu barne: Next Generation funtsak izapidetzea, energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko lanak finantzatzea, eta erkidegoen aseguru bat egitea 2022ko apirilaren 12a.- LABORAL Kutxak eta Mutua de Propietarios Taldeak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute zerbitzuen eskaintza bateratu bat sortzeko. Zerbitzu horien bidez, beren eraikinak birgaitzeko prozesua erraztuko zaie jabeen erkidegoei, Estatuko […]
Familien konfiantza maila azken sei urteetako baxuena da
EAEko familien konfiantza maila azken sei urteetako baxuena izan da 2020ko laugarren hiruhilekoan (-33 puntu), eta 2008-2013 aldiko krisian izandako antzeko balioetara itzuli da. 2020an zehar asko kaltetu da familien konfiantza maila: lehenengo (-1) eta laugarren hiruhilekoen (-33) artean, konfiantza-indizeak 32 puntu galdu ditu. Jaitsiera hori 2008an erregistratutakoa baino handiagoa izan da; urte hartan, […]
Euskal kontsumitzaileen konfiantza – 2015ko hirugarren hiruhilekoa
EAEko etxeetako konfiantzaren hobekuntza gelditu egin da enplegu-igurikimena okertu egin delako Zeri iritzi dute EAEko familiek hurrengo hamabi hilabeteetarako bilakaera sozioekonomiko orokorrari dagokionez? 2015eko 3. hiruhilekoan, EAEko familiek bilakaera sozioekonomikoari dagokionez duten konfiantzak hobetzeko joera arindu egin du eta apur bat negatiboagoa da (-6, ehuneko -2 puntu). 2014. urtearen hasieratik izandako bigarren erregistro onena da […]
LABORAL Kutxak zerbitzu berri bat sortu du, diru-sarrerak eta gastuak Online Bankan era ikusgarrian eta grafikoan bistaratzeko
LABORAL Kutxak bezeroentzako (partikular, autonomo nahiz enpresentzako) ezinbesteko zerbitzu berri bat sortu du, Ordainagirien Taulan, grafikoen eta kontsulten bidez, diru-sarrera eta gastuen kontrol egokia egiteko. Zerbitzu berri horri esker, zeure kontu eta txartelak Internet bidez kontrolatu ahal izango dituzu, egunean 24 ordutan, erraz, ziur eta konfidentzialtasun osoz. LABORAL Kutxaren helburua era guztietako bezeroei kontabilitate pertsonala […]