Tag Archives: enpresetako jarduerak
EUSKAL ENPRESEN KONFIANTZAK HAZTEN JARRAITZEN DU
58ko konfiantza-indizea lortu da. Hau da, aurreko hiruhilekokoa baino handiagoa, 53,6koa izan baitzen. Beraz, enpresek ikuspegi baikorragoa dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2025eko bigarren hiruhilekoari begira. Indizearen balioa 50etik gorakoa izateak jarduera hedatzen ari dela adierazten du. Gainera, balioa handiagoa da eurogunean lortutako baino (50,2ko datua lortu zen urtarrilean), baita Estatuan lortutakoa baino handiagoa ere (54ko […]
Enpresen konfiantzak egonkortasuna adierazten du zertxobait txikiagoa izanik
Konfiantza-indizea 47,4an kokatu da. Hau da, aurreko hiruhilekokoaren antzekoa (49,8koa izan baitzen). Beraz, enpresek ikuspegi apur bat ezkorxeagoa dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2024ko hirugarren hiruhilekoari begira. Dena den, indizearen balioa 50 inguruan dagoenez, jarduera egonkor antzean dago, hori bai, beste eremu geografiko interesgarri batzuetan lortutakoa baino apalagoa da. Espainian, esaterako, 55,7ko datua lortu zen apirilean, eta […]
Enpresek ikuspegi baikorragoa dute bigarren hiruhilekoari begira
Konfiantza-indizeak 49,8ko balioa adierazi du. Hau da, aurreko hiruhilekokoa baino handiagoa (45,9koa izan baitzen). Beraz, enpresek ikuspegi baikorragoa dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2024ko bigarren hiruhilekoari begira. Gainera, indizearen balioa 50etik hurbil egoteak jardueraren nolabaiteko egonkortasuna adierazten du. Balioa beste eremu geografiko interesgarri batzuetan lortutakoaren antzekoa da. Espainian, esaterako, 53,9ko datua lortu zen otsailean, eta […]
AERek eta LABORAL Kutxak aliantza bat sinatu dute Erriberako enpresen alde
Hitzarmenak lankidetza-esparru iraunkorra ezartzen du, AER osatzen duten enpresen eguneroko beharrezko tresnak eta aholkularitza eskainiko dituena. 2023ko abenduaren 12a.‑Rafa Loscos AEReko (Asociación Empresa Ribera) presidenteak eta Pello Bayona LABORAL Kutxako Nafarroako Enpresen zuzendariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, enpresa elkartuek gehien eskatzen dituzten beharrak asetzeko. Hitzarmen horren bidez, LABORAL Kutxak berretsi […]
ENPRESA KOOPERATIBETAKO LANGILEEN ERRETIROA HOBETZEKO HITZARMENA IZENPETU DU KONFEKOOPEK
Erretirorako aurrezki-soluzio onuragarria dute Izarpension EPSV bai enpresa kooperatibek, bai haietako langileek, eta LABORAL Kutxa da planaren sustatzailea Enpresen ekarpenak erregulatzeko barne-hitzarmenak sinatuko dituzte erabakitzen duten enpresa kooperatibek, euren langileen erretiro-pentsioak osatzeko PFEZn 12.000 €-rainoko kenkaria ezarriko zaie enpresa kooperatibetako langileei 2023ko abenduaren 1a.–Erretiro-pentsioak dira gizartearen kezkarik nagusietakoa gaur egun. Euskadiko […]
InvestEU: EIFk eta LABORAL Kutxak 145 milioi euroko bermea sinatu dute mikroenpresei eta ekintzaile sozialei laguntzeko
EIFk berme bat eman dio LABORAL Kutxari, mikromailegutan eta mailegu sozialetan 145 milioi euro bideratzeko EIFren eta LABORAL Kutxaren arteko zazpigarren akordioa da, eta 10 urte daramatzate ekonomia sozialaren eta mikroenpresaren alde elkarrekin lanean. InvestEU programak babesten du abalei buruzko akordioa. Programa horren helburua da 372.000 milioi eurotik gorako inbertsio gehigarriak mobilizatzea 2021-2027ko aldian Europear Batasunean. […]
Enpresen konfiantza gelditu egin da
Konfiantza-indizearen emaitza 49,5an kokatu da. Beraz, aurreko hiruhilekoaren antzeko balioa lortu da (49). Horrek esan nahi du enpresek ekonomiaren bilakaerari buruz duten ikuspegia neutroa dela, 2023ko laugarren hiruhilekoari begira. Indizea 50 puntu inguruan egoteak geldialdia adierazten du. Datu hori oso antzekoa da beste esparru geografiko interesgarri batzuetan, hala nola Espainian eta eurogunean, lortutakoekin (iraileko datua, […]
LABORAL KUTXAK BAT EGIN DU MONDRAGON HOSPITALITY-REKIN
LABORAL Kutxa hotelen eta sektore soziosanitarioko zerbitzuen eta ekipamenduen enpresa hornitzaileen kluster nagusian sartu da Proiektuak finantzatzeko 100 milioi euroko lerro esklusibo bat gaitu da 2023ko urriaren 24a.‑LABORAL Kutxak Arrasaten duen egoitza nagusia aukeratu dute finantza-erakundea MONDRAGON HOSPITALITY elkartean sartzeko protokolo-sinadurarako. Elkarte hori hotelen eta sektore soziosanitarioko zerbitzu eta ekipamenduen enpresa hornitzaileen […]
EUSKAL ENPRESEN KONFIANTZAREN NARRIADURA ARINA
2023ko hirugarren hiruhilekorako konfiantza-indizearen emaitza 49 da, eta jaitsi egin da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (52,7) 50etik beherako balioak esan nahi du uzkurtze-eremuan dagoela, eta beste eremu batzuetarako lortutako balioak baino txikiagoa da, hala nola Espainiarako (apirileko datua: 56,3) edo eurogunerako (apirileko datua: 54,1) Enpresen konfiantza: 2023ko 3. hiruhilekoa from LABORAL Kutxa
Enpresek ikuspegi ezkorra mantentzen dute ekonomiaren bilakaerari buruz
Konfiantza-indizea 46an kokatu da. Horrek esan nahi du konfiantzak gora egin duela aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (42) Indizearen balioa 50etik behera dagoenez, uzkurtze-eremuan dago, eta beste eremu geografiko batzuetan lortutakoa baino apalagoa da. Espainian 48ko datua lortu zen urrian, eta Eurogunean, 47,8koa azaroan