Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

SEGUROS LAGUN AROK 23,2 MILIOI EUROKO MOZKINA IZAN DU

 

  • Seguros Lagun Arok 2013an 23,2 milioi euroko zerga aurreko mozkin arrunta izan du, hau da, aurreko urtean baino % 15,4 handiagoa.
  • Epealdi horretan, aseguru-etxeak 185 milioiko fakturazioa izan du, hau da, aurreko ekitaldian baino % 4 handiagoa.
  • 2013. urtearen amaieran, sektorean “Bezeroari Arreta Zerbitzurik Onena” eman dion konpainia izendatu zuten Lagun Aro.

Seguros Lagun Arok 2013an 23,2 milioi euroko zerga aurreko mozkin arrunta izan du, hau da, aurreko urtean baino % 15,4 handiagoa. Fakturazio osoarekin alderatuz gero, 111,3 milioi Seguros Lagun Aro, S.A.renak dira. (2012. urtekoarekin alderatuta, % 5,4ko jaitsiera) eta 73,3 milioi Seguros Lagun Aro Vida S.A.renak (2012. urtekoarekin alderatuta, % 19,3ko hazkundea).

Estatu osoa jasaten ari den ekonomia-ahultasunaren testuinguruan, eta aseguru-etxeen arteko lehia handia dela eta, fakturazioak behera egin du orokorrean, batik bat automobilaren alorrean, batez besteko primaren jaitsiera handia delako.

Gure kasuan, % 7,8ko jaitsiera izan dugu. Etxearen alorrak, berriz, % 1,4ko igoera izan du. Beraz, sektoreko datuen gainetik gaude. Ratio konbinatua % 84,4an kokatu da, 2012arekiko 4 puntuko hobekuntza izan duelarik.

Seguros Lagun Aro Vida S.A.ren igoera Aurrezkiaren atalari esker gertatu da batez ere, aurreko urtearekiko % 26,7ko igoera izan baitu. Bizitza Arriskuak ere, sektoreko datuak hobetu eta % 2,6ko hazkundea lortu du.

Bestalde, Seguros Lagun Aroren Kaudimen Marjina % 257,6koa izan da 2013an, eta aurreko urtean lorturikoa 47 puntutan hobetu du.

Emaitza horiek lortzea ahalbidetu duten faktoreak hauek dira:

  • Laboral Kutxa Taldearen estrategia berria. Horri esker, Bankaseguruen kontzeptua benetan garatu duen lehen finantza-erakundea da. Hala, bere sukurtsaletan integratu du Seguros Lagun Aroren zuzeneko sare komertziala, eta guztira 365 sukurtsalek ematen dute zerbitzu hori, gestore aditu baten bidez.
  • Bitartekaritza-kanalaren errentagarritasunaren bilakaera ona.
  • Ezbeharren esparruan izandako hobekuntza esanguratsua, ikuspuntu teknikotik.
  • Zerbitzu-prestazioaren kalitate handia, produktu lehiakorrak eskaintzea eta salmenta-kanalak hurbil egotea.
  • Azkenik, barne-gestioaren ikuspuntutik, gastuak murriztu izana eta eraginkortasuna hobetzeko prozesuak martxan jarri izana.

Euskal Herrian eta Nafarroan aitzindari izaten jarraitzeko eta Espainian era errentagarrian eta iraunkorrean hazteko hartutako konpromisoa indartzen dute emaitza horiek.

Amaitzeko, urtearen hasiera aldean, 2014-2017 aldiko Plan Estrategikoa onartu da, datozen urteetan jarraitu beharreko ildoak ezarriz. Horrek abian jarri berri ditugun estrategia berriak kontsolidatzea bilatzen du, bai Bankaseguruetan bai bitartekaritza-kanalean. Era berean, barne-eraginkortasuna eta errentagarritasuna hobetzea ere helburu ditu planak.