Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Seguros Lagun Arok 18,9 milioi euroko mozkina lortu du irailera bitartean

  • Seguros Lagun Arok 18,9 milioi euroko zerga aurreko mozkin arruntak erdietsi ditu, urtearen lehen bederatzi hiletan, hau da, 2012ko urtean baino % 50 gehiago.
  • LABORAL Kutxaren estrategia zerbitzuaren kalitate handian, produktu lehiakorretan eta salmenta-kanalen hurbiltasunean oinarritzeak ere zeresana izan du
  • Datuak sendotu egiten dute Seguros Lagun Arok Hego Euskal Herriko aitzindaritzari eusteko hartutako konpromisoa.

 

Merkataritza-sarea LABORAL Kutxaren sukurtsaletan txertatzeko prozesuak izandako bilakaera onaren, negozioaren ezbehar-tasa murriztearen eta efizientzia hobetzearen ondorio izan da emaitza hori.

Seguros Lagun Arok 18,9 milioi euroko zerga aurreko mozkin arruntak erdietsi ditu, urtearen lehen bederatzi hiletan, hau da, 2012ko urtean baino % 50 gehiago. Epealdi horretan, 135 milioi fakturatu ditu, eta, beraz, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, % 2ko igoera izan da.

Estatu osoan ekonomiak bizi duen ahultasunari eta aseguru-etxeen arteko lehia handiaren ondorioz arlo garrantzitsuetan (automobiletan, adibidez) fakturazioak izandako murrizketari erreparatzen badiegu, ekitaldi honetarako aurreikusita zegoenaren gainetik daude emaitzok.

Merkatuak egoera gogorra bizi arren, beraz, lortu egin dira helburuak. Bi arrazoi naugusi daude horretarako. Batetik, LABORAL Kutxak aseguru-konpainia —Bankaseguruakbere sukurtsaletan integratzeko egindako apustu estrategikoa dago. 65 sukurtsaletan zerbitzu ematetik, banku-jardueraren eta aseguruen alorretako gestore espezialistadun 365 aholkularitza-gune izatera pasatu gara. Bestetik, bitartekaritza-kanalean hobekuntza eta berrikuntza handiak egin dira, bitarteko hori sustatu eta garatzeko.

Beste alderdi batzuk, ezbehar-tasa murriztea eta azken urteotan konpainia barruko efizientzia hobetzeko prozesuak abian jartzea, adibidez, ere lagungarri izan dira epealdiko emaitzetan.

Bestalde, gure estrategia zerbitzuaren kalitate handian, produktu lehiakorretan eta salmenta-kanalen hurbiltasunean oinarritzeak ere zeresana izan du 2013ko hirugarren hiruhilekora arte lortutako kopuruetan.

Horri gehitzekoa da, halaber, Aseguruen Area CLNeten txertatzea, bezeroei polizak kontsultatu eta kudeatzeko eta automobilerako eta etxerako aseguruak kontratatzeko aukera ematen baitie. Horrela, Online Bankaseguruetako espezialista bihurtu gara.

Datu horiek sendotu egiten dute Seguros Lagun Arok Hego Euskal Herriko aitzindaritzari eusteko hartutako konpromisoa.

Bukatzeko, hauxe esan nahi dugu: bezeroen gogobetetasunean eta fidelizazioan Best Costumer Experience 2012 saria jaso ondoren, Seguros Lagun Arok aseguruen sektoreko 2013ko Bezeroaren Arreta Zerbitzurik onenaren aitorpena jaso zuen joan den urrian, eta horrek arlo horietan azken urteotan egindako lana bermatzen du.