Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, babestutako etxebizitzak erosi, sustatu eta birgaitzeko kreditu-lerroak irekitzeko helburuz.

Anai Astiz Medrano Sustapen eta Etxebizitza sailburu nafarrak aurkeztu zuen sinatutako hitzarmena.

“Finantzaketarik eza” sektorearen benetako arazoa dela onartu eta “egungo egoerarekin bat datorren akordio berria” lortu beharra dagoela baietsi zuen sailburuak; izan ere, egungo hitzarmena 1998koa da eta, Gobernuko Departamentuak hauteman duenez, “eragiketa kualifikatuen kopuruak behera egin du”.

Hitzarmen zaharrak ezarria zuen interes-tasa IRPH (maileguen erreferentzia-indizea) gehi 0,5 puntuko diferentziala zen.

Hitzarmen berriaren bidez amortizazio-epean erabiliko diren gutxieneko eta gehieneko interes-tasak arautzen dira: Euriborra gehi 0,60 puntuko diferentziala gutxienez eta Euriborra gehi 1,90 puntuko diferentziala gehienez. Horrez gain, erosleak ez du komisiorik ordaindu beharko, ez irekieragatik, ez amortizazio partzialengatik ez aurreratutako kitapen osoagatik. Zorduna subrogatzeagatiko komisioak eragiketaren % 0,5ekoak izango dira.

Hiru finantza-entitate sinatzaileak Banku Jarduera Egokien Kodeari -Gobernuak duela gutxi onartu du- atxikita egotea kontuan hartu da hitzarmena sinatzeko.

Beste entitate batzuek ere bide irekia dute hitzarmenarekin bat egiteko. Horri esker, babestutako etxebizitzak erosi, sustatu -bai erosteko bai alokatzeko- eta birgaitzeko finantzaketa kualifikatuko baldintzei buruzko lankidetza-esparrua -1998tik indarrean dagoena- eguneratu egingo da. Hitzarmenaren onuradun nagusiak sektorean esku hartzen duten eragile publiko eta pribatuak izango dira, baita etxebizitza bat erosi eta birgaitu behar duten partikularrak ere.