Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LAGUN AROK EthSI (Ethical and Solidarity Based Insurance) ZIURTAGIRIA LORTU DU

 

 

Zerbitzuaren gestio etiko eta solidarioagatik jaso du bereizgarria LABORAL Kutxaren aseguru-etxeak

 

 

2018ko ekainaren 7a.–Lagun Arori EthSI ziurtagiria eman dio Finantza Etikoen Behatokiak, erantzukizun etiko eta solidarioetan oinarritutako irizpideen arabera aseguru-etxeak, aseguru-artekariak, gestoreak, agenteak eta merkaturatzen diren aseguru-produktuak saritzen dituen erakundeak. Ziurtagiri horrek hainbat irizpide hartzen ditu aintzat, aseguru-sektorean gardentasuna eskaintzeko eta aseguru etikoen garapena sustatzeko.

Hain zuzen, Behatokiak, ebaluazio-batzorde independente baten bidez, honako alderdi hauek hartzen ditu kontuan: erantzukizuna komunitatearekin eta lurraldearekin, erantzukizun ekonomikoa, inbertsio etikoak eta banka etikoa erabiltzea, ekitatea eta gardentasuna, ingurumen-erantzukizuna, lan-erantzukizuna, sozietate-egitura, gobernantza eta funtzionamendu demokratikoa.

Lagun Aro jakitun da pertsonen artean elkartasun-loturak egon behar direla eta tartean dauden alderdiak beren artean errespetatzea ahalbidetuko duen zirkulua sortu beharra dagoela. Horregatik, azken urteotan lan gogorra egin du lehen aipatutako alderdi guztietan.

Lagun Aro Aseguruetako zuzendari Pablo Mongelosen iritzian, enpresaren gizarte-erantzukizuna da funtsekoena: “Horren bidez arrakasta izan dugu geure helburuak betetzeko bidean, gure interes-talde guztien beharrak asetzeko neurri egokiak hartzea erraztu baitigu. Hori izan dugu eta izango dugu gidari prozesu osoan. Gainera, 2017ko emaitza ekonomiko sendoekin erakutsi dugun bezala, estrategiaren gestio eraginkorrarekiko konpromisoa bateragarria izan daiteke errentagarritasunarekin”.

Ziurtagiria jaso ondoren, konpainiako arduradun nagusiek beren poza azaldu dute lorturiko ziurtagiria dela eta, horrek eskainitako zerbitzuaren kalitate etikoa eta solidarioa aintzat hartzen baitu. Era berean, Lagun Aro Aseguruetako Zuzendaritzak eskerrak eman dizkie beren lanaren eta ahaleginaren bidez konpainia gizartearekiko arduratsua izatea ahalbidetu duten guztiei.