Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxaren hamar aholku oporretan kreditu-txartelak egoki erabiltzeko

  • Txartelarekin ordaintzea oso ohiko bilakatu da, erosoa baita. Edozein herrialdetara bidaiatuta ere, ia beti onartuko dute txartela saltokietan ordaintzeko eta baita kutxazainetan dirua ateratzeko ere.
  • LABORAL Kutxak aholku sorta prestatu du, txartelak erabiltzean segurtasun maila hobetzeko eta finantzak kontrolatzeko orduan hobeto antola gaitezen.

2014ko abuztuaren 5a. Kreditu-txartelak dira opor-garaian gehien erabiltzen diren finantza-tresnetako bat, batez ere atzerrirako bidaietan.Joera horren atzean gastu gehigarria ezkutatzen da, uda-sasoian nabarmen igotzen dena, eta horregatik, inoiz baino garrantzitsuagoa da txartel mota egokia aukeratzea eta ondo erabiltzea.

Ildo horretan, txartelak arduraz eta modu egokian erabiltzeko funtsezko gomendioen zerrenda osatu du LABORAL Kutxak:

  • Kreditu-txartel bat baino gehiago eramatea komeni da, eta ez edukitzea guztiak batera toki berean.Horrela, txartelen bat galduz gero edo horrekin arazoren bat sortzen bada, bigarren txartel bat izango dugu.
  • Eskatu informazioa komisio motei buruz.Txartel gehienen kasuan komisioa ordaindu behar da jaulkitzeagatik, mantentzeagatik eta berritzeagatik. Eta beste entitate bateko kutxazainetan, atzerrian eta beste moneta bat tarteko denean dirua ateratzeak kostu gehigarria izaten du.
  • Komenigarria da kredituaren mugak eta eguneko muga erabilgarria eguneratzea.Txartelaren kreditu-muga gastu mailaren arabera egokitu behar da, bestela gerta liteke txartela ezin erabilita gelditzea, diru nahikoa erabilgarri ez edukitzeagatik.Gehiegizko muga ere arriskutsua izan liteke, eta ez da beharrezkoa. Muga aldi baterako handitzeko aukera dago, egoera jakinetarako.
  • Aprobetxa itzazu kreditu-txartelak eskaintzen dizkizun ordaintzeko erraztasunak eta moduak. Adibidez, 3 hilabetetan ordaintzeko gehienezko zenbateko bat finka dezakezu, edo erosketaren ordainketa geroratu.
  • Hobetu segurtasuna. LABORAL Kutxako bezero guztiek eta finantza-erakunde gehienetakoek aukera dute Mugikorretarako Alerta Zerbitzuan izena emateko. Horrela, kontuetan eta txarteletan mugimendu esanguratsuren bat gertatuz gero, entitateak horren berri ematen dio, bezeroari telefono mugikorrera SMSa bidalita.
  • Gorde itzazu tiket eta ordainagiri guztiak.Txartelarekin egindako ordainketak beti erregistratuta gelditzen direnez, gure eguneko kontu-mugimendu guztiak egiaztatu ahal izango ditugu.
  • Ezkutuko zenbakia.Erraz gogoratuko dituzun zenbakiak aukeratu, eta ez eraman inoiz PINa txartelaren ondoan apuntatuta.Ez erabili edonork erraz asmatzeko moduko gakorik, jaioteguna edo zenbaki sekuentzialak, esaterako.
  • Kreditu txartelak LABORAL KutxaEskatu informazioa zure aseguruaren baldintzei buruz.Txartelarekin ordaindutako bidaiek doako asegurua dute, istripu-asegurua, bidaiako laguntza eta iruzurrezko erabilerari dagokiona.Hori da LABORAL Kutxaren Visa Oro txartelaren kasua.
  • Saihestu iruzurra.Turisten artean ohikoa da dirua kutxazainetan ateratzea.Horrelakoetan, pin-zenbakia jartzeko orduan esku batekin teklatua estaltzea gomendatzen du entitateak, inork ikus ez ditzan erabilitako teklak edo teklatuaren irudia.
  • Bezeroaren arretarako zenbakia apuntatuta izatea komeni da, txartela galdu edo lapurtzen badute bertara deitzeko.Txartela galduz gero lehenbailehen jakinaraztea gomendatzen du LABORAL Kutxak.Horrela, berehala blokeatu egingo dute.

Opor seguruak izan ditzazun, LABORAL Kutxak Bezeroaren Arretarako Zerbitzua jarri du zure esku, iradokizunak eta galderak egin ditzazun; kontsultarako inprimakiak ere aurkituko dituzu.