Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 771 lanpostu sortu dituzten 462 enpresa berri abiarazten lagundu du

Ekintzaileen ezaugarriak

  • Generoa: % 41 emakumezkoak eta % 59 gizonezkoak.
  • Adina: ekintzaileen batez besteko adina 38 urtekoa da.
  • Ikasketak: % 31k unibertsitate-ikasketak ditu.
  • Jarduera-sektorea: % 65ek zerbitzuetan dihardu, % 29k merkataritzan eta % 6k bestelakoetan.
  • Batez besteko inbertsioa: 50.700 euro
  • Batez besteko mailegua: 30.012 euro

Emaitzak lurraldeka

Emaitzak lurraldeka_Gaztenpresa_LABORALKutxa

Aurreko ekitaldiarekin alderatuta, Gaztenpresak % 74 enpresa gehiagoren sorrera finantzatu du 2014an, eta emandako finantzaketa 11,019 milioi eurotik gorakoa izan da, aurreko urtekoa baino, %86,7 haundiagoa.

Horrela, bada, enpresa-jarduera berriak sortzeko babesari dagokionez, Euskadiko fundazio aitzindaria da Gaztenpresa, berriz ere. Alabaina, une honetan enpleguak sortzea bezain garrantzitsua da enplegu horiei eusteko gai izatea. Horregatik, ezinbestekoa da aurten eta aurreko urteetan sortutako enpresak babestea eta informazioa, prestakuntza eta “sarea egiteko” kontaktuak eskaintzea.

Gaztenpresa_LABORAL Kutxa

Gaztenpresak finkapen-tailerrak, mintegiak, sare soziala eta “Consulting Pro” tresnak ere eskaintzen ditu. Aurten 750 kontsultari baino gehiagori erantzun diete, profesionalen, autonomoen eta euren negozioen premiei egokitutako irtenbideak emateko.

Gaur egun esan dezakegu LABORAL Kutxak, Gaztenpresaren bidez, 3.700 enpresa abian jartzen eta 6.600 enplegutik gora sortzen lagundu duela, ekintzailetzari laguntzeko ahaleginean.

Geroz eta interkonektatuago dagoen mundu honetan negozioak geroz eta konplexuagoak dira, baina, aldi berean, balioa sortu eta lortzeko aukera berriak ere etengabe sortzen dira. Eta eremu horretan, enpresa-ekimenak dituztenek protagonismo osoa hartzen dute.

Horregatik, gure Herrialdearen premiei erantzuten jarraitzeko, gure proiektua aurrean dugun errealitatera egokituko dugu, enplegua eta aberastasuna sortzen eta gure ekintzaile guzti-guztien, gazte eta ez hain gazteen, proiektuak hezurmamitzen laguntzeko asmoz.

Egoera ekonomikoaren azterketa

2015. urtea positiboa izango da alor ekonomikoan, mundua % 3,5 haziko baita, iaz baino hamarren bat gehiago. Hain zuzen, herrialde garatuetan gorabideko herrialdeetan baino portaera hobea espero da. Nolanahi ere, hazkunde horrek ezin du ezkutatu krisiaren irteera ez dela oraindik hezurmamitu herritar xehearentzat. Krisiak herentzia latza utzi du: besteak beste, zor publiko eta pribatu altua, lan-merkatu kaltetuta, gizarte-desberdintasuna eta gizarte-bazterketan erortzeko arriskua duten pertsona kopuruaren gorakada. Halere, hazkundea aurreko arazo horiei heltzeko ezinbesteko baldintza da, eta arintzen hasteko abiapuntu egokia ere bai.

Dena dela, egoera orokorrari lotutako arriskuak ere kontuan hartu behar ditugu. Zehazki, egoeraren azterketan ezin dira inolaz ere baztertu Erreserba Federalak laster interes-tasak igoko dituela, Ukrainiako gatazka eta Greziako krisia bera. Zorionez, balantzaren beste aldean, hau da, hazkundeari tiraka, petrolioaren prezio baxua eta euroaren balio-galera daude. Halatan, eta aurreko guztia kontuan hartuta, aurten Euskadin PBGd-a % 2,5 inguru haziko dela aurreikusten da.

Bizi dugun ziklo-susperraldiari, gizartean aurreko urteetan egindako ahaleginari eta aipatu berri ditugun elementu exogenoen bultzadari esker, urte latz hauetan ahantzita izan ditugun erregistroak bere onera etorriko dira. Horrek ondorio positiboak izango ditu lan-merkatuaren magnitude nagusietan. Lehenik eta behin, lana % 1,7 inguru haziko da. Eta, bigarrenik, langabezia-tasa % 14 inguruan geldituko da gure erkidegoan. Alabaina, ezin gara ezer egin gabe gelditu, geure buruarekin pozik eta zilborrari begira. Oraindik egiteko asko dugu.

Euskadin egiturazko langabeak 100.000 inguru dira eta nahitaezkoa da lan-merkatuan txertatzeko neurriak ezartzea.

Era berean, 18.000 euskal gazte langabezian daude, eta, hain zuzen ere, egoera horretan Gaztenpresa Fundazioak are garrantzi handiagoa du.