Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxak zerbitzu berri bat sortu du, diru-sarrerak eta gastuak Online Bankan era ikusgarrian eta grafikoan bistaratzeko

  • LABORAL Kutxak bezeroentzako (partikular, autonomo nahiz enpresentzako) ezinbesteko zerbitzu berri bat sortu du, Ordainagirien Taulan, grafikoen eta kontsulten bidez, diru-sarrera eta gastuen kontrol egokia egiteko.
  • Zerbitzu berri horri esker, zeure kontu eta txartelak Internet bidez kontrolatu ahal izango dituzu, egunean 24 ordutan, erraz, ziur eta konfidentzialtasun osoz.
  • LABORAL Kutxaren helburua era guztietako bezeroei kontabilitate pertsonala ulertzen, kudeatzen eta arintzen laguntzea da, etxeko ekonomia errazago antolatzeko.

2014ko otsailaren 26. LABORAL KUTXAk bere bezero guztien (Partikularren, Autonomoen eta Enpresen) esku jarri du Online Bankan grafiko eta taulen bidez euren kontu eta txarteletako datuak aztertzeko aukera.

Bi funtzionaltasun horiei esker, entitateko bezeroek grafikoen bidez ezagutuko dituzte euren posizioak, aurrezkiaren bilakaera, kontu eta txarteletako sarrera eta gastuak, bai eta Ordainagirien Taulan jasotako ordainagirien gainerako kontsultak ere. Tresna berria, erraza, doakoa eta ziurra da, kontabilitate pertsonala ulertzen eta aurrezteko gaitasuna indartzen lagunduko duena.

Online Bankaren garapen berri horren helburua zera da: alde batetik, balio erantsia eman eta etxeko ekonomia antolatzen lagunduko dieten tresnak jartzea erabiltzaileen esku, eta, horrekin batera, Online Banka erabiltzera animatuko dituen zerbitzu berri bat eskaintzea.

Sarreren eta gastuen grafikoak

Aukera berri horrek edozein lekutan eta edozein unetan aurrezkien bilakaera eta osaera aztertzeko aukera ematen digu. Hiru atal ditu, eta hainbat informazio jaso dezakegu horietan:

Sarreren eta gastuen grafikoak LABORAL Kutxa

  1. Nire aurrezkia: bezeroak bere saldo guztien bilakaera eta aurrezkien osaera aztertu ahal izango du bertan.
  2. Nire sarrerak: zerbitzu horren bidez, sarrera eta gastuen hiletik hilerako bilakaera eta zer osaera duten ikusi ahal izango du bezeroak.
  3. Txartel-bidezko erosketak: erabiltzaileak egindako erosketak kontsultatu eta gastuak kontrolatu ahal izango ditu. Horretaz gain, txartelen erabileran izan duen bilakaera eta gehien erabili duen saltoki mota ere ikusi ahal izango du.

Online Bankako “Posizio Guztiak” pantailatik irits daiteke garapen berri horretara.

Bezeroren batek tresna horren abantailak eta erabiltzeko erraztasuna ezagutu nahi izanez gero, LABORAL Kutxaren youtube-kanalean dagoen bideora jo dezake.

Ordainagirien taula

LABORAL Kutxa eta ordainagirien taula

Azken urtean helbideratutako ordainagiriak ordenatuta, hilez hileko zenbatekoekin nahiz urteko guztizkoekin ikusteko aukera eskaintzen du tresnak. Nahikoa da taularen edozein zenbatekotan klikatzea ordainagiri zehatz hori kontsultatzeko. Era berean, nahi dugun kontua hautatu eta kontu horretan helbideratutako ordainagiri guztiak ikusiko ditugu, edota kontu guztiak aldi berean ikusi ahal izango ditugu.

Garapen berri hori publiko zabalari laguntzeko diseinatuta dago. Zehazki, kontabilitate pertsonala ulertu, kudeatu eta arintzen laguntzen du, aurrezkia indartzeko moduan. Oso kontu interesgarria, krisialdian gauden honetan.

Funtzionaltasun hori kontu bakoitzaren mugimenduetatik eskura daiteke, edota Online Bankako menuaren bidez bestela, Ordainagiriak eta Ordainketak / Helbideratutako Ordainagiriak atalean.