Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxak lasai gainditu ditu finantza erakundeei eskatzen zaizkien kapital eskakizunak

LABORAL Kutxak aise gainditu ditu kapital-eskakizunak. Espainiako Bankuaren arabera, % 10,25ekoa da Common Equity Tier 1 (CET1) izeneko lehen mailako kapitalaren gutxieneko ratioa Euskal Herriko kooperatiba honentzat; halaxe jaso da arautzaileak egindako ikuskaritzako berrikuspen- eta ebaluazio-prozesuaren (SREParen) emaitzetan.

2015eko irailean, % 14,04koa zen LABORAL Kutxaren CET1 kaudimen-ratioa, banku-gainbegiraleak ezarritako atalasea baino 3,79 puntu handiagoa. Entitatearen estimazioen arabera, 2015a itxi orduko % 15a gaindituko du ratioak. Datu horrek erakusten du, entitate honen finantzek behar adinako sendotasuna dutela, etorkizunari berme osoz erantzuteko eta ohiko banku-gestioari prozesuak eta estrategiak aldatu gabe eusteko.

Horrela, bada, LABORAL Kutxak estalita ditu banku-arautzailearen kapital-eskakizun guztiak, eta, ondorioz, ez du mugarik bere finantza-jarduera errepikarian, ez emaitzen banaketarako ez kapitalerako interesen ordainketarako.