Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxak lankidetza-hitzarmena sinatu du ASPEGI Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartearekin

  • LABORAL Kutxak lehentasunezko tratua eskainiko die ASPEGIko kide diren Gipuzkoako emakume profesionalei eta enpresariei.
  • Ekintzaileen finantza-beharrei aurre egiteko baliabide eta produktu onenak eskaintzea da entitatearen helburua.
  • LABORAL Kutxak “banka egiteko beste modu bat” sendotu du horrela, eta bere produktuak berritu ditu merkatuan antzemandako joera berrietara egokitzeko.

 

2014ko urtarrilaren 27a. LABORAL Kutxak eta ASPEGI Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, finantza-erakundeak baldintza ekonomiko onenak eskain diezaien ASPEGIko kide diren Gipuzkoako emakume profesional eta enpresariei.

Lankidetza hitzareme ASPEGI eta LABORAL Kutxa

Julia Fernandez lehendakariak ASPEGIren aldetik eta Jon Aldekoa eskualdeko buruak LABORAL Kutxaren izenean.

Joan den urtarrilaren 22an Donostian sinatu zuten hitzarmena bi erakundeetako ordezkariek, Jon Aldekoa eskualdeko buruak LABORAL Kutxaren izenean eta Julia Fernandez lehendakariak ASPEGIren aldetik. Hitzarmenaren arabera, baldintza hobetuak eskainiko zaizkie elkarteko kideei, eta horien osagarri, baita balio erantsi handiko abantaila “ez-finantzarioak” ere, kudeatzaile espezialista baten aholkularitza, esaterako.

Elkartekideentzako baldintza nagusiak

Elkartekideen eguneroko gestio-lanetarako soluzioak aurreikusten ditu hitzarmenak, bi kontu motaren bidez. PRO kontua batetik, bere kreditu eskuragarriarekin; likidezia eskaintzen du eta mantentze-komisiorik ez duenez gastuak aurreztea ahalbideratzen du. Gainera, zergei eta kontabilitateari buruzko doako kontsultak egiteko aukera ematen du. Bestetik, 0.0 kontua jarri da abian ASPEGIko kideentzat, zuzendari direnentzat eta erregimen orokorrean daudenentzat. Hainbat abantaila eskaintzen ditu, hala nola, doako CLNet eta lehen urtean doakoa izango den Visa Oro.

Halaber, euren finantza-beharrei aurre egiteko, enpresariek finantzaketa aktiboko plana hauta dezakete, hitzarmen-finantzaketa eta ekintzaile-finantzaketa (Gaztenpresa). Era berean, gasturik gabeko ordainketa-gestioa izan dezakete CLNETen bidez, baita Saltokiko Terminal bidezko kobrantzen gestioa ere, instalazio-gasturik gabe eta mantentze-komisiorik gabe sei hilabetez, eta erosketak finantzatzeko aukera eskaintzen duen Aplazapagos zerbitzua erabil dezakete.

Hitzarmenaren barruan sartzen dira, gainera, kudeatzaile espezialista baten aholkularitza eta baldintza hobeak, deskontuak eta zerbitzu bereziak, baita aurrezki-produktuetan ere.

Talentuaren aldeko apustua

LABORAL Kutxaren xedea ekitea eta norbanakoaren hazkunde profesionala sendotzea da, baita talde modura ere. Horretarako, soluzio bereziak eskaintzen ditu, jarduera profesionalari eta finantza-beharrei propio egokitutakoak, baldintza ekonomiko onuragarrienetan.

Horrelako produktu espezializatuak sortzeko, LABORAL Kutxak beharrak antzematen ditu eta emakumeen enpresa-ekimenaren merkatuan diren joera interesgarrienak aztertzen ditu, emakume ekintzaileen adinak gora egin duela, esaterako. AEBko Babson College negozio-erakundearen dokumentu baten arabera, 55 eta 64 urte arteko emakume estatubatuarren % 10ek urratsak eman dituzte euren negozioa sortzeko; gizonen artean, berriz, % 7,5 izan dira hori egin dutenak. Hainbat arrazoi daude horretarako, besteak beste, biztanleriaren zahartzea, bikotekideak lanpostua galtzea edo haren heriotza. Joera horiek aztertuz aurrea hartu eta profesionalen eta enpresarien kolektiboarentzat interesgarriak diren produktuak sortu nahi dira, kasu honetan gipuzkoarrentzat, lehenago Nafarroan Amedna-rekin egin bezala.