Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxak kirolarekiko eta elkartasunarekiko konpromisoa indartuko du Kosta Trailen IX. edizioan

  • LABORAL Kutxak kirol-ekitaldi solidario horretan parte hartuko du. Ekainaren 15ean egingo da, abiapuntua eta helmuga Sopelan izango ditueta berritasunak egongo dira hiru ibilbideetan.
  • Lasterketako parte-hartzaileen artean Núria Picas dugu, Ultratrail espezialitatean Espainiako txapelduna eta Europako txapeldunordea izandakoa 2013an eta munduko txapelduna 2012an.
  • Aurten ere, zazpigarren aldiz, Kosta Trailen antolatzaileek bilduko duten diruaren zati bat Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioari emango diote.

 

2014ko ekainaren 10a. Datorren igandean, ekainak 15, Kosta Trailen IX. edizioa egingo da Sopelan, eta bertan izango ditu abiapuntua eta helmuga.Itsas eremuan egiten den lasterketa solidarioa da. Ibilbideak hainbat eremuditu (asfaltoa, belarra, hondarra eta haitza) eta oso interesgarria da paisaiaren aldetik. Antolatzailea Forum Sport da, eta babesle eta laguntzaileak LABORAL Kutxa eta Salomon.

LABORAL Kutxak kirolarekiko eta elkartasunarekiko konpromisoa indartuko du Kosta Trailen IX. edizioan

Aurtengo edizioan 4.000 lasterketarik parte hartzea espero dute antolatzaileek, aurreko ekitaldian baino 500 gehiagok. Horiek guztiek aire zabaleko kirolaz eta naturaz gozatuko dute, eta, aldi berean, kausa on baten alde egingo dute: esklerosi anizkoitzaren aurkako borroka. Gaixotasun neurologiko horrek heldu eta gazteei eragiten die bereziki.Gaur egun 2.200 lagun daude gaixotasun horrek jota Euskadin, eta 1.200 Bizkaian.

Kosta Trailek berritasunak izango ditu hiru ibilbideetan: 30 kilometroko mendi-lasterketa, 20 kilometroko martxa eta 11 kilometroko familia-martxa.Lehen aldiz, hirurak zirkularrak izango dira, eta Sopelan hasi eta amaituko dira.Horrez gain, lasterketa nagusian parte hartuko duten kirolarien artean Núria Picas izango dugu, Ultratrail espezialitatean Espainiako txapelduna eta Europako txapeldunordea izandakoa 2013an eta munduko txapelduna 2012an.

Helburu solidarioak dituen kirol-ekitaldia

Zazpigarren aldiz, Kosta Trailen bidez bilduko den dirua Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioarentzat izango da. Fundazioak lanean dihardu 2001. urteaz geroztik gaixotasun hori ezagutarazten, gizartea sentikor bihurtzen eta 2.200 lagunez osatutako kolektiboa ordezkatzen.

Aurreko edizioan, Kosta Trailek 12.400 euro eman zizkion Fundazioari. Horrela lagundu zion gaixoen errehabilitazio- eta gizarte-zerbitzuak finantzatzen eta haiei arreta psikologikoa ematen. Kontuan izan behar da gaixotasun neurologiko sendaezina dela eta heldu zein gazteen artean ohikoena eta ezgaitasunik gehien sorrarazten duena dela.

Kirolarekiko eta elkartasunarekiko konpromisoa

LABORAL Kutxak bat egiten du kirol-ekitaldi solidario horrekin eta beste batzuekin, hala nola herri-lasterketekin.Aurten, Bizkaiko kostaldeko bide, bidezidor eta amildegietan barrena antolatutako Kosta Trail lasterketa arrakastatsua ez ezik, honako hauek ere azpimarra daitezke horien artean: Aritzaleku Triatloia, hiru ariketa mota –igeriketa, errepide-txirrindularitza eta oinezko lasterketa– uztartzen dituen kirola, eta Bilbao Night Maratoia, lasterketa berezia, desberdina eta ikuskizunez betea, urrian Bilboko kaleak korrikalariz beteko dituena.