Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL KUTXAK ETA EIF-EK 100 MILIOI EUROKO AKORDIOA SINATU DUTE ENPRESA BERRITZAILEEN MESEDERAKO

 

                • InnovFin Bermea maileguen, kreditu-kontuen edo leasingaren bidez artikulatzen da, eta 7,5 milioi arteko zenbatekoak izaten dira, berme gehigarririk ez da behar izaten eta 10 urte arteko epea egoten da itzultzeko

 

                •  ETEak eta 499 langile arteko small mid-caps delakoak dira hartzaileak

 

                •  “InnovFin SME Guarantee Facility” 2020 Horizontea Ikerketa eta Berrikuntzarako EBren Programa Markoan dago

 

2016ko urriak 19.–Europako Inbertsio Funtsak (EIF) eta Laboral Kutxak bermeen akordio bat sinatu dute enpresa txiki eta ertain berritzaileek finantzaziorako sarbide hobea izan dezaten. Ekimen honek Europako Inbertsio Estrategikoen Funtsaren (EFSI) babesa du,Europarako Inbertsio Planen sustatzaile nagusiarena.

Akordio berritzaile honi esker, datozen bi urteetan Laboral Kutxak abantailazko baldintzak dituzten finantzazio-irtenbideak eskaini ahal izango dizkie bere eragin eremuko enpresa berritzaileei. EIFen bermea “Berritzaileentzako EBren finantzazioa – InnovFin” ekimena ematen da. Ekimen hau 2020 Horizontean sartuta dago, hau da, Ikerketa eta Berrikuntzarako EBren Programa Markoan. Europar Batasunaren babesa duen ekimen honi esker, 100 milioi euroko diru-zorroa sortu nahi da enpresa berritzaileentzako maileguekin. Gaur sinatu den InnovFin akordioa ezinezkoa izango zen Inbertsio Planaren edo “Juncker Plan” delakoaren babesik gabe.

Miguel Arias Cañete europar komisarioak esan du: «Oso gustura nago espainiar enpresek Europarako Inbertsio Planen onurak izango dituztelako gaur Juncker planak Laboral Kutxarekin egin duen akordioari esker. Gaur egun ETEentzako finantzaziorako 100 milioi euroko zuzkidura dago eskura eta inbertsio beharrekiko Espainia Iparraldeko ETEak sustatu nahi nituzke aukera berri hau aprobetxatzera».

Sinadura ekitaldia gaur izan da, asteazkena, LABORAL Kutxaren Bilboko egoitzan. Txomin Garcíak, LABORAL Kutxako presidenteak, esan du euskal kreditu kooperatibak konpromisoa duela enpresen berrikuntza sustatzeko eta adierazi du “enpresetako berrikuntzak lehiakortasun handiagoa ekartzen duela epe ertain eta luzean, eta ondorioz, aberastasun iraunkorra sortzen duela. InnovFin-i esker, LABORAL Kutxa ere lehiakorragoa izango da, kreditu gehiago eta merkeago eman ahal izango baitugu”.

 

Josu Arraizak, LABORAL Kutxako enpresen arloko zuzendariak, LABORAL Kutxak enpresen erreaktibazioa sustatzen izan duen zeregina azpimarratu du, bere hitzetan akordio hau “zedarri bat gehiago da, gure inguruko enpresekin bat egiteko dugun gure bokazioa adierazten du eta horrela, denon artean, enpresa sare sendoa eta etorkizunerako bermeak dituena sortu”.

Pier Luigi Gilibertek, EIFeko zuzendari exekutiboak, adierazi du “EIFekin egin den 100 milioi euroko akordio honi esker Laboral Kutxak ETEentzako irtenbide sorta zabaldu ahal izango duela. EFSI-InnovFi sinatze honek islatzen du EIFek nola babesten duen Europan inbertsioari laguntzeko EBren helburua”.

 

InnovFin, finantzazioa eskura enpresa berritzaileentzat

ETEentzako InnovFin lerroak bermeak eta kontrabermeak eskaintzen ditu, finantzazioa lortzeko. Finantzazioa ematerakoan ez da ezinbestekoa izango aurkeztutako proiektuak edo ideiak berritzaileak izatea; aukeratzeko orduan garrantzia izango du enpresak beraiek ere berritzaileak izatea.

Hori dela eta, 14 irizpide ezarri dira enpresak “InnovFin SME Guarantee Facility” finantzazioa merezi ote duen zehazteko. Jarraian daude 5 irizpide nagusiak:

  1. Eskatutako finantzazioa produktuak, zerbitzuak edo prozesuak hobetzeko izatea.
  2. Enpresak azkeneko 36 hilabeteetan ikerketarako eta berrikuntzarako diru laguntzak, maileguak edo bermeak jaso izana eskualdeko, nazioko edo Europako programa ofizialetatik.
  3. Azkeneko 36 hilabeteetan eskualdeko, nazioko edo Europako erakunde ofizialen batek enpresa hori berritzaile izendatu izana.
  4. Enpresak azkeneko 36 hilabeteetan bere ustiapen gastu osoan %10 gutxienez I+G+b-n inbertitu izana.
  5. Enpresak azkeneko 24 hilabeteetan eskubide teknologiko bat erregistratu izatea gutxienez (patenteak, erabilgarritasun ereduak, programa informatikoen egile eskubideak…).

InnovFinen ezaugarri nagusiak:

  • Produktuak: maileguak, kreditu kontuak eta leasinga.
  • Zenbatekoak: 25.000 eurotik 7,5 milioi eurora arte.
  • Hartzaileak: enpresa txiki eta ertain berritzaileak (ete) eta kapitalizazio ertaineko enpresa txiki berritzaileak (gehienez 499 langile dituzten small mid-caps).
  • Epea: gehienez 10 urte.
  • Bermeak: berme gehigarririk gabe.

Europako Inbertsioen Funtsak exekutatzen du InnovFin eta EBko estatu kideetako eta herrialde bazkideetako finantza bitartekarien bidez hedatzen da (bankuan, kreditu kooperatibak eta beste finantza erakunde batzuk). InnovFin bermearen arabera, finantza bitartekariak EIFek bermatuko ditu emandako finantzazioetatik eratorritako balizko galeren zati batean.

 

 

 

EIFi buruz

Europako Inbertsioen Funtsa (EIF) Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) taldekoa da. Bere zeregin nagusia da Europako mikroenpresak, txikiak eta ertainak babestea eta finantzazioa lortzen laguntzea.

EIFek arrisku eta garapen kapitala diseinatzen eta garatzen du eta mikrofinantzazioko bermeak eta tresnak ere bai merkatuko atal honi berariaz zuzenduta. EIFek EBko helburuak sustatzen ditu, hau da, berrikuntza, ikerketa eta garapena, espiritu ekintzailea, hazkundea eta enplegua babesten ditu. EIFek EFSI lerroan duen jarduerari buruzko informazio gehiago

LABORAL Kutxari buruz

LABORAL Kutxa kreditu kooperatiba bat da, 50 urte baino gehiagoko historia du eta Mondragon Taldean sartuta dago. Bere finantza jardueran 1.200.000 familia eta enpresa baino gehiagori ematen dizkie produktuak eta zerbitzuak. Partikularrentzako, autonomoentzako eta mikroenpresentzako 348 bulegoko sarea da eta Estatuaren iparraldeko udalerririk garrantzitsuenetan daude. Gainera,12 bulego ditu ETEentzat, beraz, EAEko bi enpresetatik bat LABORAL Kutxako bezeroa da.

2015eko itxiera datuek balantze orekatua dute; 18.753 milioi baliabide kudeatu dira eta 13.638 milioi kreditu-inbertsio egin dira, kaudimen maila handia nabarmentzen da, CET1 (fully loaded) kapital ratioa %16,06koa da eta zergen ondorengo etekin garbi finkatua 110,3 milioi eurokoa. Informazio gehiago hemen: www.laboralkutxa.com

Europarako Inbertsio Planari buruz

Inbertsio Planaren ardatza inbertsiorako oztopoak kentzea da, inbertsio proiektuei ikusgarritasuna eta laguntza teknikoa ematen die eta finantza bitarteko berriei eta jada badaudenei erabilera burutsua. Inbertsio Plana emaitzak ematen ari da jada. Europako Inbertsio Bankuak (EIB) uste du 2016ko urrira arte Europako Inbertsio Estrategikoen Funtsak (EFSI) 1358 bilioi euro baino gehiago kudeatu dituela Europako inbertsioetan.

Arrakasta hori oinarri hartu eta 2016ko irailaren 14an Europako Batzordeak EFSI hedatzea proposatu zuen, horrela bere gaitasuna eta iraupena haziz eta bere puntu indartsuak indartuz. Hemen EFSIren azkeneko zifrak sektorearen eta herrialdearen arabera. Informazio gehiagorako kontsultatu FAQ.