Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxak bat egin du ADER-BEI Errioxako enpresei finantza-laguntza eskaintzeko finantzaketa-hitzarmenarekin

 LABORAL Kutxak bat egin du ADER-BEI Errioxako enpresei finantza-laguntza eskaintzeko

  • Akordioaren bidez bi mailegu-lerro finantzatuko dira lehentasunezko baldintzetan: enpresa-inbertsioetarako proiektuak eta zirkulatzailera eta enpresa-likideziara bideratutako eragiketak.
  • Gainera, bereziki hartuko dira kontuan enpresa-jarduera berrietarako proiektuak.
  • Hitzarmena sinatuta, LABORAL Kutxak eutsi egiten dio eta sendotu Errioxako enpresei finantzaketan laguntzeko konpromisoa.

2014ko apirilaren 15a. Javier Erro Industria, Berrikuntza eta Enplegu sailburuak eta Ricardo Perez LABORAL Kutxaren Erakunde Sektoreko Bulegoko zuzendariak ADER-BEIren (Errioxako Garapen Ekonomikorako Agentzia – Europako Inbertsio Bankua) Errioxako Enpresak finantzaketa-hitzarmena sinatu dute, enpresa errioxarrei finantza-laguntza ematea xede duena.

LABORAL Kutxak bat egin du ADER-BEI Errioxako enpresei finantza-laguntza eskaintzeko finantzaketa-hitzarmenarekin

Argazkian Javier Erro Industria, Berrikuntza eta Enplegu sailburuak eta Ricardo Perez LABORAL Kutxaren Erakunde Sektoreko Bulegoko zuzendariak

Errioxako enpresei inbertsioak finantzatzeko eta likidezia lortzeko maileguak eskuragarri egitea da ADER-BEI eta LABORAL Kutxaren arteko finantzaketa-hitzarmenaren helburua, betiere abantailazko baldintzetan, merkatuko batez besteko tasen azpitik.

Akordioaren inguruan

Industria, Berrikuntza eta Enplegu sailburu Javier Errok azpimarratu duenez, Autonomia Erkidegoaren eta Europako Inbertsio Bankuaren arteko lankidetzaren esparruan hitzartu da akordioa, eta horri esker, Errioxako Gobernuak 50 milioi euro bideratuko ditu enpresa errioxarren finantzaketa hobetzeko maileguetara.

Finantza-erakundeek eragiketetan parte hartuta, Europako Inbertsio Bankutik lortutako kreditu-lerroa 100 milioi eurora arte bikoiztu ahal izango dela azaldu du Javier Errok.

Ricardo Perez LABORAL Kutxaren Erakunde Sektoreko Bulegoko zuzendariak nabarmendu du ekimena garrantzitsua dela erkidegoaren garapen ekonomikoari begira eta enplegua sortu eta sendotzeko. Hitzarmena sinatuta, LABORAL Kutxak eutsi egiten dio eta sendotu Errioxako enpresei finantzaketan laguntzeko konpromisoa. Horregatik, orain sinatutako hitzarmenaren bidez gestionatuko diren fondoen pareko zenbatekoa gehitu eta Errioxako enpresetara bideratzeko konpromisoa hartu dugu. Hori aurrera eramateko, gure sukurtsal-sarean enpresa txikietan eta bestelakoetan espezialista diren lankideak ditugu, Errioxako enpresa-ehuna hobetzera bideratutako aholkularitza profesionalagoa eskaintzen dutenak. Espezialistok, Errioxako Gobernuak eta LABORAL Kutxak bideratutako fondoak erregioaren aurrerapena lortzeko baliagarri izan daitezen lagunduko dute”.

Lehentasunezko baldintzak

Hitzarmenari esker, bi mailegu-lerro finantzatuko dira lehentasunezko baldintzetan: batetik, enpresa-inbertsioetarako proiektuetara bideratuko direnak, aurrekontuaren % 70 hartuko dutenak, eta, bestetik, zirkulatzailera eta enpresa-likideziara bideratutakoak, gainontzeko % 30a jasoko dutenak. Gainera, bereziki hartuko dira kontuan enpresa-jarduera berrietarako proiektuak.

Izan ere, mailegu horien interes tasa euriborra gehi % 3,75ekoa izango da gehienez, egun merkatuan eskuragarri diren batez besteko tasen azpikoa, beraz; horrenbestez, produktu oso erakargarria da enpresentzat.

Era berean, mailegua inbertsioaren ehuneko ehunekoa izan daiteke, 2 milioi eurokoa gehienez.