Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

FITCH-EK BERRETSI EGIN DU LABORAL KUTXAREN BBB+ RATINGA

  • Estatu mailan soilik jarduten duen finantza-erakunde batek lor dezakeen ratingik handiena da hori.
  • Agentziak LABORAL Kutxaren arrisku-politika, kapitalizazio-maila handia eta likideziaren egitura baloratu ditu berriz ere.
  • Epe Luze eta laburreko kalifikazioak eta finantza-sendotasuna berretsi ditu, perspektiba egonkorrarekin.

2015eko azaroaren 2a. Joan den hileko (urriko) berrikuspenean, agentziak berretsi egin du LABORAL Kutxaren BBB+ balorazioa eta, beraz, Estatuaren beraren maila berean dago. Kalifikazio hori Estatuan egoitza duten finantza-entitate guztietan onena da, bi bankurik nazioartekotuenak kontuan hartu gabe.  Horrez gain, epe laburreko kalifikazioa ere berretsi du (F2), baita “viability” edo berezko sendotasunari buruzkoa ere, babes publikoak aintzat hartu gabe (bbb+).

Epe luzeko ratingaren oinarria entitatearen sendotasun indibiduala da, eta aintzat hartzen du, batez ere, LABORAL Kutxaren arriskuen gestio ona. Horren isla da sektoreko batez besteko kaudimen, apalankatze eta arrisku-estaldura ratioak baino hobeak izatea. Eta bereziki aipatzen ditu kapitalizazio-maila handia, finantza-profil egokia eta entitateak dituen zalantzazkoen estaldura sendoak (probisioak).

Fitch-ek positiboki baloratu du LABORAL Kutxak tokian duen finkatze sendoa, eta baita  bere bezeroen gordailuetan oinarritutako likidezia egitura ere.

Fitch_LABORAL Kutxa