Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak Uncategorized @eu

FITCH AGENTZIAK bbb KALIFIKAZIOA EMAN DIO berriro LABORAL KUTXARI, BAT EGITE PROZESUAREN OSTEAN

Fitch kalifikazio-agentziak Laboral Kutxaren balorazioa gainbegiratu du, eta BBB ratinga eman dio berriro, Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren arteko bat egitea gauzatu ondoren eta proiektu kooperatibo berriaren hasieran.

Ildo horretan, Fitch agentziak positiboki baloratu du Laboral Kutxaren egoera.

  • Kalifikazioak finantza-parametroen sendotasuna islatzen du.
  • Fitch agentziaren arabera, aktibo problematikoen hornikuntza egokia da, eta likidezia-parametroak  erosoak dira. Bestalde, kreditu-inbertsioaren gaineko gordailuen ratioak ere egokiak dira.

(2012a ixtean, emandako kredituen gaineko gordailuen ratioa % 86,9koa zen, sektoreko entitateen batez besteko ratioa % 70,9koa zen bitartean).

  • Kapitalizazio-maila ere egokia da, entitatearen arrisku-profila kontuan hartuta.

(Kapitalizazio handia du, % 11koa. Beraz, etorkizunari begira, ondare-egoera onean  dago, izan ere 2013ko urtarrilaren 01etik eskatzen den % 9ko gutxieneko maila aise gainditzen du)

  • Era berean, positiboki baloratu da berankortasun-ratioa, sektorekoa baino txikiagoa baita.

(Aurreko ekitaldiaren amaieran, % 6,95ekoa zuen berankortasun-ratioa: sektoreko batez bestekoa baino dezente txikiagoa. Izan ere, sektoreko batez bestekoa % 10,4koa izatera heldu zen (% 11,4koa Sareb-en aurretik), erakunde nazionalizatuetako zalantzazko aktiboak Sareb-era pasatu ondoren)

  • Gainera, EAEren eta Nafarroaren eragin-esparruan kontzentratuta egotea ere baloratu du, Espainiako gainerako erkidegoetan baino egoera hobea dugulako.