Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Ekitaldi korporatiboak

Farolillos de Papel Literatura Sariak / Euskadiko Kutxaren Makila

farolillos1
“Farolillos de Papel” sarien bidez, idazle, erakunde eta kazetariek irakurketa eta liburuak sustatzeko egiten duten lana aintzatesten dute liburu-dendek.

Hainbat saltzaile, banatzaile, idazle eta kazetari bertaratu ziren, Liburu-saltzaileen Elkarteak eta Euskadiko Liburu Ganbarak, Euskadiko Kutxaren babesarekin, urtero antolatu ohi duten hitzordura.

Topaketa horretan, aurreko urtean liburuen eta irakurketaren alorrean lan nabarmena egin dutenei ematen zaizkie “Farolillos de Papel” sariak.

Aurtengo edizioan, honako hauek izan dira saridunak:

– Mari Jungstedt idazle suediarra, Farolillo berezia bere ibilbideagatik eta Euskadiko Kutxaren Makila.
– Iñaki Uriarte idazle bilbotarra, “Diarios” liburuaren egilea.
– Goizalde Landabaso euskal idazlea, “Bränskint” liburuaren egilea.
– Arturo García El Diario Vascoko kazetaria, kultura-jardueren jarraipenagatik.

MARI JUNGSTEDT

Mari Jungstedt idazle eta kazetari suediarra 1962ko urriaren 31n jaio zen. Polizia-generoa lantzen du batik bat. Telebistako eta irratiko kazetaria izan da hamalau urtez, Suediako telebista publikoan. Forkwall izeneko programaren aurkezlea izan da bertan.

Eskandinaviako nobela beltzaren generoko egilerik arrakastatsuenetako bat da. Anders Knutas komisarioa eta Johan Berg kazetaria protagonista dituen seriea hamabost lurraldetan baino gehiagotan argitaratu da eta serie horretako bi nobela zinemara ere eraman dituzte.

IÑAKI URIARTE

Iñaki Uriarte Cantolla (New York, 1946) artikulugilea, literatura-kritikaria eta idazlea da. Bere egunkari pertsonalei esker ezagutarazi zuen bere burua.
Lehen liburuarekin, Diarios (1999-2003) izenekoarekin, gaztelaniazko Euskadi Saiakera Saria irabazi zuen (2011) eta Oviedoko Tigre Juan Saria (2011).

Pepitas de Calabaza argitaletxeak argitaratutako liburua narrazio intimoz osatutako bilduma da, “norbere buruarekin hizketan bezala” idatzia, egilearen hitzetan.

Uriarte El Correo egunkariko literatura-kritikaria da eta iritzi-artikuluak ere argitaratzen ditu egunkari horretan.

GOIZALDE LANDABASO

Goizalde Landabaso (Bilbo, 1970) kazetaria eta idazlea da. Gaur egun, kazetaritza-zereginak Radio Euskadin betetzen ditu, hamarkada luze batez Euskadi Irratian jardun ondoren. Horrez gain, hainbat egunkaritan eta argitalpenetan jardun du kolaboratzaile, hala nola Deia, El País eta Berria egunkarietan, Aizu eta Habe aldizkarietan eta literatura-argitalpenetan.

Idazle gisa, 2000. urtean “Korte bat, mesedez” argitaratu zuen, Alberdania argitaletxearen eskutik, eta “Jat”, Elea argitaletxearen eskutik. Ipuinak eta poemak ere argitaratu ditu argitalpen digitaletan eta ohiko paperezko agerkarietan. Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Alondegiak antolatutako hainbat literatura-lehiaketatan ere aritu da epai-mahaikide.

ARTURO GARCIA

Kazetaria (Donostia, 1967). El Diario Vasco egunkariko Bilboko korrespontsala da 2000. urteaz geroztik. Emai-mahaiaren sari berezia irabazi du, Bizkaian egiten diren kultura-jarduera guztien jarraipenagatik.